Gaur egun, hegazkin enpresen munduan Ryanair-ek izugarrizko boterea lortu du Europako herrialde askotan, esaterako, Espainian. Hain zuzen ere, duela gutxi beren Espainiako hiru zentral itxi ditu Kanaria Handian, Lanzaroten eta Tenerifen langile asko kaleratuz, eta haien azken hegazkin modeloak atzerapena izan duela argudiatuz. Baina, haien irabazi izugarriek eta haien burtsako balioaren igoerak Espainiako egoerarekin talka egiten du, ez baita oso arrunta goraldi ekonomikoetan horrelako kaleraketak ikustea.
Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu Ryanair enpresak aurtengo jakinarazpen ofizial batean burtsako bere balioaren %19-a igoko dela eta irabaziak 1000 milioi euro ingurukoak izango direla aurreikusi dute. Hortaz, argi dago enpresa egoera ezin hobean dagoela ekonomikoki hitz eginez, baina Ryanair enpresako giza baliabideetako ordezkariak dioen bezala "200 langile inguru kaleratu dira". Hori argudiatzeko haien 737 MAX modelo berriak atzerapen larriak izan dituela adierazi dute, baina argi utzi dute hegazkin hauek iristean zentral hauek ez direla berriz irekiko. Beraz, argudiaketa nahiko kontraesankorra izan da, kontuan izanik modeloak udaberrian iritsiko direla eta atzerapen hau kaleraketa guztien arrazoi nagusia izan dela.
Bestetik, nahiko eztabaidagarria izan da kaleratu dituzten langileen egoera, izan ere, 200 kaleraketa horietatik ehuni Europako beste herrialde batzuetan lanpostua eskaini zaie, baina haien kontratua finkoa izatetik finko ez jarraitura aldatzearen baldintzarekin. Hau da, enpresako langileak urte-sasoi edo garai batzuetan baino ez dute lan egingo eta gainerako denboran langabeziaren prestazioa kobratuko dute. Onartu ez dutenak kaleratuak izan dira, eta egoera horren ondorioz, lan-ikuskaritzak lan kontratu berri hauek lan-baldintza araudia betetzen ez zutela adierazi du.
Hau esanik, nire ustez, argi dago Ryanair-ek hegazkin modelo berriaren atzerapena aitzaki bezala erabili duela lanpostu hauek ezabatu ahal izateko. Izan ere, enpresakoek buruek badakite egoera onean daudenez zenbait kaleraketek ez dietela asko eragingo haien egoera ekonomikoan. Gainera, kaleratutako langileei kontratu askoz ere prekarioagoak eskaniko dizkiete, kasu honetan bezala, zenbaitek onartuko dutela badakitelako. Beraz, Ryanair enpresaren jarrerak bere izena zikindu dezakeela esan beharra dago kontuan harturik enpresa oso ezaguna dela.
Iturria: https://www.eldiario.es/economia/Ryanair-hoy_0_984801576.html

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.