RENFE-REN MONOPOLIOAREN AMAIERA ESPAINIAN
Aurtendik aurrera AVE konpainiak SNCF konpainia publiko frantsesa eta Trenitalia konpainia pribatua izango ditu orain arte Renfek monopolioan izan duen merkatuaren irabiatzaile nagusi gisa.
Aurretik esandako SNCF, Trenitalia eta Renfe konpaniak dira Adif-ek aukeratutakoak gaur egun trenbide sareak dituen 3.700km-etatik 2.400km-tan merkatuan konpetitzeko, bilakatuz honela konpetentzia perfektudun merkatu libre batean.
Horren ondorioz, bidaiarientzako eskaintza %65 handiagoa izango da, sareko hiru ardatz nagusietan 99 tren eguneko maiztasuna izatetik 165 tren eguneko maiztasuna izatera pasatzean. Horrez gain, bezeroek billete merkeagoak erosteko aukera izango dute. Zenbat merkeagoak?
Hori denborarekin ikusiko da, baina argi dago Renfek eta SNCF-k kostu txikiko eskaintzak jarriko dituztela etapa berri honen ardatzean, ahalmen handiagoko, zerbitzu gutxiagoko, ordutegi irekiagoko eta prezio baxuagoko trenetan oinarritutakoak.
Ondorioz, Renfe konpainian %40 ko jaitsiera aurreikusi da bileteen prezioan (media 52 eurokoak ziren eta 21 eurokoak izatera jasako dira) aurreikusiz honela abiadura handiko trenean bidaiatzen duten pertsona kopurua handitzea Frantzia, Alemania edo Japonen mailara gerturatuz (Espainian 15 bidaiari transportatzen dira abiadura andiko kilometroko, Frantzian 50, Alemanian 83 eta Japonen 166). Horren helburuetako bat errepide edota abioi bitartez bidaiatzen duten pertsonen kopurua jaistea da ere, modu sostenibleago batean bidaia dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.