Coronavirusak mehatxatu egiten du osagarrien horniketa zenbait enpresa teknologikoetan
Coronavirusak eragin nabarmena izan du hainbat enpresetan, Samsung eta LG enpresek adibidez, Hego Korean dituzten enpresak ixtea erabaki egin dute epidemiaren zabaltzeko azkartasunaren eraginez. Espainian edo beste herrialde askotan saltzen diren produktuak Asian (Txinan, Hego Korean...) egindakoak dira baina aldi berean produktuak fabrikatzen dituzten enpresa hauek Coronavirus gaixotasunaren jatorria izan dira. Ondorioz, hainbat enpresaburuek haien enpresak itxi edota lanaldia murriztea erabaki dute gaixotasuna ez zabaltzeko.
Samsungeri dagokionez, enpresa hau izan zen Hego Korean emandako Coronavirus kasuen lehenengoetarikoa. Enpresa horretako langile batek gaixotasuna harrapatu eta planta guztia ixtea erabaki zuten gaixo hori desinfektatu eta beste langileei probak egiten zizkieten bitartean. Ondorioz, enpresa horretan fabrikatzen ziren "Samsung Z Flip" eta "Galaxy S20" mugikorrak fabrikatzeari utzi zaio.
LG-ri beste enpresa askori gertatu zaien berdina gertatu zaio, hau da, langileetako batek gaixotasuna harrapatu eta beste guztiak ez kontagiatzeko edota enpresako langileei probak egin eta desinfektatzeko enpresa itxi egin da.
Enpresa hauetaz gain ehundaka enpresa daude Asian hainbat produktu fabrikatzen dituena gero Espainian saltzeko eta horren ondorioz Espainian salmenta gutxiago egongo dira produktuen faltagatik. Ateratako ondorioa izan da Txinatik etorritako produktu gehienen salmenta %30 behera egingo duela Coronavirus gaixotasunaren ondorioz. Hortaz beste herrialdeetan saltzen diren produktuen prezioen igoera emango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.