Txinako merkatuta hondoratzen ari da Coronavirusaren ondorioz
"Coronavirus" deitutako birus honen hasiera Txinan eman zen. Ondoren Txinatik munduko beste hainbat lekuetara zabaldu zen eta horren ondorioz, Txinak birusa lehenengoa izantearen ondorioz, birus hau gelditzeko prozesua beste lekutan, Espainian adibidez, baino lehenago hasi zen.
Birus hau gelditzeko hartu zen neurri nagusia pertsona guztiak beren etxeetan gelditzea izan zen. Horrela izanda, enpresetan, fabriketan edota denda eta tabernetan lan egiten zuten pertsona guztiak beren etxeetara joan behar izan ziren eta ondorioz bere lana gelditu. Azaldutako egoera honen aurrean sortutako langabezia handia izan da. Txinako hainbat inkestetan agertu den arabera enplegua %30 jeitsi egin da. Inkesta hauen arabera sektore kaltetuenak kirolen sektorea, komunikazioen sektorea, entretenimentuen sektorea (serieak, pelikulak egiteko aukera eza) eta zerbitzuen sektoreak izan dira.
Kalte guztiak ez dira tamaina berdinekoak izan, aurretik esan bezala, sektore batzuk beste batzuk baino kalte gehiago jasan behar izan dituzte eta enpresen tamainari dagokionez ere desberdintasunak eman dira. Tamaina handiko enpresek, 10000 langile edo gehiago dituzten enpresek, %15eko desenplegua izan dute, tamaina txikiko enpresek aldiz, 20-100 langile dituzten enpresek, %30eko desenplegua izan dute. Zer esanik ez 20 langile baino gutxiagoko enpresei buruz, enpresa hauek %40ko desenplegua izan dute.
Honekin guztiarekin batera kontuan izan behar da Txina produktuak egin eta esportatzen dituen herrialde nagusienetariko bat dela eta epidemia honekin herrialde askok Txinako enpresei produktuak eskatzeari utzi egin diote. Esportatzeko arazo hau ez die berdin eragiten Txinako enpresa guztiei, badaude herrialdean edo hirietan bertan saltzeko produktuak egiten dituzten enpresak baina badaude ere %100 esportatzen duten enpresak eta enpresa hauei egin zaien kaltea ondorioz %100koa izan da.
https://www.eleconomista.es/economia/noticias/10445021/03/20/El-mercado-laboral-de-China-queda-muy-danado-tras-la-epidemia-del-coronavirus.html
https://www.eleconomista.es/economia/noticias/10445021/03/20/El-mercado-laboral-de-China-queda-muy-danado-tras-la-epidemia-del-coronavirus.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.