2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Zaldibargo misterioa

ZALDIBARGO MISTERIOA

Zabortegia zaborrak uzteko edo lurperatzeko erabiltzen den gunea da. Hondakinak tratatzeko modurik zaharrena da eta mundu osoan arruntena. Zaborrak uzteaz gain zaborrak kudeatzeko ere erabiltzen dira.

Bizkaiko ekialdean dagoen, Zaldibar herrian, Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren zabortegian luizi batek bi langile etaAP-8 autobidea azpian harrapatu zituen; horrekin batera, hondakin artean zegoen amianto kantitate handi bat agerian geratu zen; eta hurrengo orduetan zabor multzoak sua hartu zuen, 2020ko otsailean.

 Luiziaren momentuan zazpi langile ari ziren lanean. Hasiera batean luiziak sei langile  harrapatu zituela pentxatzen zen, hala eta ere, haietako lau telefono mugikorrez lokalizatzea lortu zituzten, bi falta zirela ohartuz. Horrez gain, luiziaren zati txiki bat N-634 errepidean eta AP-8 autobidean sartu zen, eta galtzadaren erdia blokatu zuen. Hori guztia gutxi izango balitz, amiantoa eta beste gas toxiko batzuk aurkitu zituzten, bi langile horien bilaketa zailduko zuena. Azkenik, sua piztu zen eta horrek beste hainbat gas toxikoren isurketak eragin zituen, inguruko herriak kutsatuz.


Ulertzekoa den moduan, ezbehar honek krisi egoera eragin du Euskal Herrian. Hori dela eta, hainbat neurri hartu dira honi aurre egiteko:

  • Ezbeharren egunean bertan krisi-mahaia eratu zen autobidea libratzeko eta desagertuak aurkitzeko lehentasunarekin.
  • Ingurumen Sailak operazioen koordinazioaren kontrola hartu zuen.
  • Barne Sailak Europako Espazio Agentziaren “Copernicus” programaren laguntza eskatu zuen, zabortegiko mugimendua denbora errealean kontrolatzeko
  • Otsailaren 13an, gorpuen bilaketa lanei berrekin zitzaien geoteknia espezialista gehiagoren laguntzarekin.
Ezbehar honek eragin handiak izan ditu Euskal Herria osoa, izan ere, eta aipatu bezala, krisia eragin du. Gertuko enpresek itxi egin behar izan dute, kutsadura maila handiagatik, enpresa handi zein txikiek. Horrez gain, inguruko herrietako biztanleak herritik irtetea ere eragin du. Presio soziala ere oso handia da, Martxoan egonda ez baitituzte oraindik desagertutako langile horiek aurkitu, eta horrek oso egoera delikatuan uzten ditu enpresak eta gobernua.

Ondorioz, lortuko al da egoera hau konpontzea? Eta horrela izanda, zenbat denbora beharko da? Zabortegiak gehiago kontrolatu  beharko dira horrelako zerbait berriro ez gertatzeko? Edo, zabortegiak ordezkatzen dituen beste zerbait bilatu beharko da?


 ITURRIAK:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zabortegi
https://www.berria.eus/albisteak/177241/zer-gertatu-da-zaldibarko-zabortegian.htm
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zaldibarko_zabortegiaren_hondamendia#Luizia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.