“Denok izan gara
ikasleak, eta festan atera gara, batez ere unibertsitatean” diote enpresako kideek.
Osito&co gazte talde batek sortutako gomazko hartzatxoak egiten dituen
enpresa euskaldun bat da. Hartzatxo hauen berezitasuna alkoholarekin nahastea
bururatu zitzaiela da. Oso entzuna zuten haien lagunek hartzatxoak alkoholean bainatzen
zituztela eta hozkailuan 2 egun gordetzen zituztela beraz, proba egitea erabaki
zuten.
Proba egin eta dastatzerako
orduan, zaporea ez zitzaien batere gustatu, eta likatsuegiak zeudela iruditu
zitzaien baina ala ere hain gogoko zuten ideia aurrera jarraitzea erabaki
zutela. Beraz, beste maila batera eramatea erabaki zuten, Europako ehunka
gozoki-fabrikarekin harremanetan jarri ziren hauen laguntza jasotzeko asmotan, bat
animatu zen arte eta fabrika honekin aurrera eraman zuten haien ideia.
Hartzatxo hauek
modu desberdinetan saltzen dituzte, ohikoena aluminiozko kaxatxoetan saltzea da.
Kaxa bakoitzean 5g hartzatxo daude ( %15 alkohol). Beraz, 15 hartz txiki jatea
kopa bat edatea bezala da. Honez gain, baina badituzte “festa-pack” eta boltsa
txikiak ere. Lau nahasketa desberdin egiten dituzte: ron-anana; ginebra-marrubi;
vodka-laranja; whiskie-cola eta tekila-limoia.
Enpresak
produktuak 18 urtetik gorakoei bakarrik saltzen dizkiete. Hala ere, bere
legezkotasunaren fede emateko, urtarrilaren 16ra arte irakur zitekeen bere
webgunean: “historian lehen aldiz, gazte talde batek gozoki-fabrika baterako
alkohola manipulatzeko lizentzia lortu du”.
Azkenik nola egiten
dituzte hartzatxo hauek? artisau-tradizioko maisu gozogileek ekoitziak dira.
Kalitatea kontrolatzeko sistema berritzaileenak erabiltzen dituzte bai instalazioetan,
bai makinetan eta bai osagaietan. Batez ere azukrea, gelatina, aroma naturalak
eta jakina, alkohola dira erabiltzen dituzten produktuak eta elikagaien IFS
ziurtagiriarekin egiten dira beti.
Naia Altuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.