2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

HSBC bere langileen %15 kaleratuko ditu




HSBC bere langileen %15 kaleratuko ditu

HSBC bankua Europako bankurik handienateko bat da. Bankua 1865ean sortu zen Birmingham-en, gaur egun 7500 bulego ditu munduko 80 herrialde desberdinetan.

Horain dela bi aste, bankuak kaleratzeak egitea behartuta dagoela esan zuen. Horren arrazoia, beraien 2019 urtearen irabazien %53aren galera izan da eta ondorioz, beraien langileen %15, 35.000 pertsona, kaleratuko ditu. Horrez gainera, baita ere, hainbat berri txar etorri daitezkela adierazi zuten, izan ere, koronabirusaren eragina Asiako hainbat herrialdetan 2020ko irabazietan eragina izan zitekela adierazi dute.


Resultado de imagen de hsbc bank

Bestalde Noel Quinn, HSBC bankuaren zuzendaria egoera konpontzeko, beraien inbertsio arriskutsuen %35 aldatuko dituztela jakinarazi du, horrela seguruagoak diren inbertsioetan inbertitzeko. 

Bankuak bere berreraikitze planara buruz informazio eman du. Plan honen bidez errentagarritasuna berreskuratzea izango du helburu, 2022an errentagarritasunaren %10 eta %12 berreskuratuko dela espero dute. Eta baita ere, beste hainbat inbertsio planen bidez beraien langileen kopurua 200.000 langileetan egonkortuko dela esan dute.

Plan hori lortzeko hainbat gastu izango dituela argi dago, eta HSBC-k hurrengoak izango direla espero dute. 2022 urtera iritsi harte eta urte horretako helburuak lortzen badira, guztira 7.200 milioi dolarreko gastuak izango ditu.

Egoera hau nola bukatuko duen ikusteko HSBC-en jarduerak gertutik jarraitu beharko ditugu.

Bibliografia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.