2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Munduko Merkataritza Erakundeak dio 2008ko krisia baino larriagoa datorrela


Roberto Azevedo MMEko zuzendariak dioenaz, nazioarteko laguntza eta merkatu librea ezinbestekoa izango da datorren krisiari aurre egiteko.

Denok dakigun bezala, gaur egun gauden egoera mundu guztiarentzako berria da, COVID-19 birusari buruz ari natzaizue hitzegiten. Pandemia global honek izango dituen ondorioak ez dira demografikoak soilik izango momentu honetan konturatzen ari garen bezala, baita ere, aurrerantzean ondorio ekonomiko larriak izango ditu. Munduko ekonomia jarduera nagusia gelditurik dago momentu honetan, izan ere, koronabirusa dela eta munduko lurralde askotan itxidura ezarri da, hau da, jendea ezin da etxetik atera, soilik beharrezkoak diren gauzak egiteko.

Roberto Azevedok argi utzi du iada hasi dela 2008an izandako krisi ekonomikoa baino gogorrago bat, beraz, Europar Batasunari aholkatu dio egoera horretara prestatzen joateko. Horretarako MMEko zuzendariak zera eskatu du, nazioarteko kolaborazioa eta merkatu askeak izatea. Horrez gain, 2008ko krisiak eragindako enplegu galera handiagoa izango dela adierazi du.

Mezu guztiz ezkor honek garbi utzi dio mundu guztiari eta batez ere Europar Batasunari pandemia honen ondorengo krisira prestatzen hasi behar garela. Robertok esan du ondo iruditzen zaiola munduko hainbat herrialdek ondorengo krisirako prestatzea beraien ekonomia planak aldatuz baina haren ustez garrantzitsuagoa da pandemia honi erantzun bat ematea eta alde batera uztea.

AEBtako eta Txinako ekonomia gerra batean aritu dira azken urte hauetan, eta zerga batzuk ezarri dizkiete elkarri. Europara ere iritsi dira Donald Trumpek Amerikako Estatu Batuetako presidenteak ezarritako zerga horiek. Krisi honi aurre egiteko beharrezkoa izango da Donald Trumpek bere protekzionismoa alde batera uztea eta elkar laguntzan aritzea mundu guztiko lurraldeak krisiari aurre egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.