COVID-19aren ondorioak egun gutxi barru iritsiko
dira euskal enpresetara
Eusko
Jaurlaritza zenbait neurri ari da prestatzen ondorio hauei aurre egiteko.
Bestetik, Europako gobernu nagusiek plan bereziak iragarri dituzte.
Osasun
arazoengatik heldu zen arazoa ekonomiara Txinan, horrek mundu osoko enpresei
eragingo die, izan ere, Txina, munduko potentzia handi bat delako eta pisu
handia duelako ekonomia munduan. Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzak jakinarazi
zuen egoera honek ondorioak izango dituela euskal ekonomia eta enpresetan.
Arantxa Tapiak dioenez, ekonomiaren garapen sailburuak, ``gehienez bi edo hiru
astetan hasiko dira ondorioak euskal ekonomian´´. Egoera horri aurre egiteko
zer egin pentsatzen ari dira, Txina da munduko hornitzailerik
garrantzitsuenetariko bat, hango produktua oso merkea delako.
Horren
harira, osagai merkeen munduko fabrika garrantzitsuena gaixotu egin da, beraz,
munduko herrialde askok irtenbide bat pentsatu beharko dute oztopo honi aurre
egiteko. Horregatik Arantxa Tapia sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru
partaideei bilera batera deitu ditu egoera honen aurrean zerbait egiteko dena
ahalik eta bizkorren aurrera eramateko.
Koronabirusak ez du bakarrik
enpresen irabazietan kalte egingo, enpleguan ere eragina izango du sailburuak
gaur onartu duenez,``Ez dugu enplegu erregulazio zehatzen berri oraindik, baina
horrek ez du esan nahi iritsi ezin direnik. Agian patronalek zerbait esaten
digute horren inguruan´´. Horrekin batera, enpresan enpleguarekin gertatu dena
esplikatu du.
Espainiako gobernuak plan bat
iragarri du, datozen egunetan jakinaraziko ditu neurri zehatzak. Pedro
Sanchezek dioenez ekonomian kalteak izango ditu birusaren espantsioak. Plan
honek epemuga izango duelakoan dago eta urtearen bigarren erdirako
koronabirusaren arazoa gaindituko delakoan dago. Segun eta birusak zenbat
irauten duen eragingo dio ekonomiari, asko irauten badu ekonomian eragin handia
izango du, gutxi iraunez gero txikiagoa izango da eragina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.