2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Presio sindikalak euskal enpresak ixtea bultzatu egiten du




Presio sindikalak euskal enpresak ixtea bultzatu egiten du

COVID-19aren eragina ekonomian oso handia izan da, eta euskal enpresak ez dira birusaren salbuespena izan. Enpresa askok ixtera behartuta egon dira, baina hori ez da bakarrik birusaren eragina izan baita sindikatuen presioa ere.
 
Aste honetako astelehenean Gasteizen Mercedes-eko langileak beraien ekintza gelditu zuten eta atzo Sidenor-ekoak izan ziren. Enpresak batzordean hartutako erabakia izan zela esan zuten eta, nahiz eta, langileen segurtasuna eta osasun baldintzak ziurtatuta  dagoela esan zuzendaritza. Batzordeak ordea, ez da horrekin ados egon.
 

Resultado de imagen de trabajadores coronavirus 
 
Confesbak, baita ere beraien jarduera gelditzearen kontra azaldu da. Horrekin lotuta enpresak bere jarduera guzti gelditzea erabaki okerra dela esan du, eta nahiago dutela beraien produktibitatea jaistea ixtea baino.
 
Enpresa hauek ez dira bakarrak izan, baita ere Aernnova, Tubos Reunidos, Tubaces, ITP Aereo Castings, etab. beraien jarduera murriztera behartuta ikusi dira.
 
Erabaki hauek eztabaida handia ireki egin dute, eta erantzun gisa sindikatuak Euskal Jaurlaritzari erabakiak eta neurriak hartzeko eskaera egin dio, izan ere, langileen segurtasuna ez dagoela bermatuta esaten duelako. Baita ere, zerbitzu presentzialak murriztea eta COVID-19aren krisiari aurre egiteko batzorde bat eratzea eskatu dute.
 
Bibliografia:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.