2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Hoteletik ospitalera eta ospitaletik hotelera

2020ko urtea bilakatu da historia dagoeneko, Covid-19ak mundu osoan izugarrizko inpaktua izan baitu. Ezezaguna izateak izua eta jakin mina piztu du eta lekuaren arabera ere egoera modu batekoa edo bestekoa da, baina birusari aurre egiteko esfortzua eta lana abian dago. Ekonomia arloan egoera honek pisu handia hartu du, bat batean mundu osoa geratzeak sekulako galerak eragiten baititu. Hala ere, ekonomiaren aurretik osasuna jartzen dute askok eta sakrifikazioa egiteko prest daude; tabernetako jabeak, itxitako enpresak, musikariak, futbolariak...

Cotton House Hotel, Autograph CollectionHorien artean, hoteletako langileak ere sartzen dira. Turismoa eten egin da eta hotelek ez dute aukerarik lanean jarraitzeko, baina hauek dirua irabazteari uzteaz gain, gaixotasunarekin borroka egiteko laguntza ere ematen ari dira, doan gainera. Madrilen eta Bartzelonan 12 hotelek hasi dute lagutza proiektu hau, non helburua den ospitaleek benetan premiazko jendea sendatzea eta larri ez dauden gaixoak etxea ez den leku seguru eta eroso batean daudela ziurtatzea. Azkenean, ospitale guztiak gainezka daude Covid-19a eta beste gaixotasun larriak dituzten pazinteekin eta hotelek duten lekua oso aprobetxagarria da arazo honi aurre egiteko, horrela bide batez, ospitalean egoteko moduan ez dauden gaixoek ez dituzte etxekoak zertan kutsatu.

Bartzelonaren kasuan, hiru hotel jarri dira "Hotels salut" deitzen den proiektuarekin martxan eta 200 oherekin konta dezakete oraingoz; "Cotton House", "Praktik Vinoteca" eta "Praktik Bakery"hotelak, alegia. Esaterako, "Cotton House", Bartzelona erdigunean kokatuta dagoen bost izarreko hotel bat da, 86 logela ditu eta  honen egitekoa da ziurtatzea Katalunian dagoen jende guztiak izatea leku bat ostatzeko, edozein arrazoi dela medio; ezin izatea hiritik atera, etxean geratzeak jendea arriskuan jartzea, osasuna edota lana. Beraz, hoteletako langile askok lanean jarraitzeko aukera dute, hau da, harreragile, garbitzaile, zerbitzari... beharra dago eta bestetik, faltan dagoen lekuaren zati bat behintzat lortu da. Hotela, hotela izatetik "ospitale" izatera pasa da eta paziente batzuk, ospitaletik hotelera pasa dira.
Hotel - Iconos gratis de días festivosIcono Hospital Gratis de 780 Free Vector Emoji













https://www.niusdiario.es/economia/macroeconomia/hoteles-medicalizados-madrid-barcelona-coronavirus-hospitales-saturados_18_2918220124.html
https://elpais.com/espana/catalunya/2020-03-20/el-cotton-house-hotel-de-barcelona-acogera-a-pacientes-leves-de-coronavirus.html
https://www.lavanguardia.com/vida/20200323/4840649659/ume-cataluna-hoteles-clinicas-privadas-hospitales-centros-asistencia-coronavirus.html
https://www.expansion.com/catalunya/2020/03/23/5e78fc87e5fdea93068b45e8.html?intcmp=MNOT23801&s_kw=1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.