Gaur egun estatu mailan dagoen egoera nahiko larria da, izan ere, coronavirusaren ondorioz, merkatuak behera egin du gutxiago erabiltzen ditugun objektuetan eta gora egin du gehiago erabiltzen ditugun horietan. Esaterako, konfinamendu honetan jendeak beharrezko jakiak erosi egiten ditu, horien barruan futa eta barazkiak dauzkagu. “El Mundo” aldizkariak dioen arabera, Espainiak fruta eta barazkien ekoizpenaren %80 esportatzen du; beraz, barne-kontsumoa handitzen hauen prezioa nabarmen igo egingo da. Honi aurre egiteko bi aukera sortu daitezke, hainbeste kantitate esportatzeari utzi hemen bertan saldu ahal izateko eta honela hauen prezioa berdin jarraitu ahal izateko, bestea, gehiago produzitzen saiatzea da (lursail gehiago erabiliz). Idatzi honen helburua ez da asko erosten ari den produktuez hitz egitea, gutxi erosten diren produktuez baizik, konkretuki gasolinaz.
Aurreko urteko eta aurtengo datuak alderatuz, Espainian 95ko gasolina %5,4 merkatu da urte honetan eta diesela %7,6. Europako Batasunean, % 7,9 eta %10,8 jaitsi dira, hurrenez hurren. Prezio horiek duela urtebete izan zuten bilakaerarekin alderatuta, kurba erabat aldatu da. 2019ko martxoaren erdialdera arte, gasolina %4,6 garestitu zen Espainian, baina %1,2 baino ez Europa Batasunean. Espainiako gasolindegietako dieselaren prezioa %5,7 igo zen, eta Europakoena, %1,8.
Europari buruz hitz eginez jarraituz, Brent enpresa izan da gasolinaren ondorioz kaltetuena atera dena. Hauek dira enpresa honi buruzko datu larri batzuk: azken hamabi hilabeteetan, Brent petrolio-upelaren prezioa %47,29 jaitsi da. 1987az geroztik Brent petrolio gordinaren kotizazioaren historian, gehienezko preziora iritsi zela, 132,72$, 2008ko uztailean, eta gutxieneko preziora, 9,82$, 1998ko abenduan. Hilabete hontako Brent petrolio-upelaren batez besteko prezioa 34,86$-raino jaitsi da. Kontuan hartuz orain dela soilik 12 urtetan hain goian zegoela nahiko kezkagarria da.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.