Ekonomian sektore eta eragile asko badaude ere, azken hamarkadan turismoak izan duen gorakadak izugarrizko garrantzia hartu du. Espainian, 176.000 miloi euro, hau da, barne produktu gordinaren %14'6a eta 2'8 miloi lanpostu suposatzen ditu turismoak eta eraikuntza, merkataritza eta osasun sektoreak honen atzean geratzen dira ekonomia arloan. 2016an esaterako, Espainiak 75 miloi turista kanpotar baino gehiago izan zituen eta %8'3an hazi zen haien gastua 77.000 miloi eurora iritsiz. 2016tik aurrera gero eta hazkunde handiagoa izan du turismoak 2019a arte, 85 miloi turista kanpotarrekin, baina aurten ezusteko batek sektore hau kaltetzen ari duela ziurtatu digute ekonomia emaitzek.
Ezustekoaren izena, inorentzat ezezaguna ez dena, Koronabirusa da; gaixotasun desberdinetatik eratorritako birus talde bat da arnasteko arazoekin lotura duena. Gizakiak lehen aldiz 2020an aurkitu duen birusa da eta horrek eragin du horrenbesteko oiartzuna mundu osoan. Asian sortu eta zabaltzen hasi zenez, bertako ekonomia kaltetu eta turismoan ere eragina izan zuen, hots, bidaia kopuru izugarriak bertan behera geratu ziren.
Orain, ordea; Europa osoan zabaltzen ari denez, ekonomia momentu larri batean aurkitzen da.
Asiarako bidaiak %92an jaitsi dira azkeneko asteetan eta Europan ere behera egin dute nahiz eta ez den hain nabarmena izan jaitsiera, %20koa, alegia. Hala ere, Italia izan da turismoan Europako herrialde kaltetuena; izan ere, bosgarren herrialde turistikoena da mundu maila osoan eta bidaien %35a jaitsi izanak inpaktu handia eragin du.
Espainiari dagokionez, erreserbak behera egin dute, baina kasu askotan atzerapenak egin dira Koronabirusaren bilakaeraren zain dagoelako jende gehiena, egoerari buelta emango zaiolakoan laister. Madrileko alkateak esan du egon diren galerak arintzeko neurriak hartu nahi direla, CEIM-ko lehendakariarekin eta turismo enpresa zuzendariekin izandako bilera batean komentatu ondoren. Bestalde, Bel Oliver edo Espainiako Turismo egoeraren idazkariak onartu du prentsaurrean, birus honek turismo eta ekonomian izugarrizko kalteak sortuko dituela. Haatik, bi ondorio positibo aipagarri atera ditzakegu egoera kaltegarri honetatik; bata, aurreikusten den konponbideak ez dirudiela beste leku batzuetan bezain zaila eta bestea, osasun baldintzak oso onak direla eta birusarekiko lasaitasuna nabari dela.
Erabilitako informazio iturriak:
https://www.diariodenavarra.es/noticias/actualidad/nacional/2020/03/06/coronavirus-turismo-espana-683227-1031.html
https://www.quonext.com/blog/por-que-importante-turismo-economia-pais/
https://www.elblogsalmon.com/sectores/asi-esta-afectando-al-turismo-mundial-coronavirus
https://www.hosteltur.com/130893_el-turismo-el-sector-que-mas-riqueza-aporta-a-la-economia-espanola.html
https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/10399270/03/20/Madrid-estudia-medidas-tributarias-coyunturales-ante-las-perdidas-de-empresas-turisticas.html
https://www.who.int/es/health-topics/coronavirus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.