LANGILEEN ESKUBIDEAK
Guztiok dakigun bezala, enpresak zenbait ondasun edo zerbitzu ekoiztuz edo salduz dirua lortzeko helburua duten erakundeak dira. Baina haiei buruz hitz egiterakoan, askotan erakunde horien zatirik garrantzitsuenak ahazten zaizkigu: langileak.
Definizioz langilea legezko adina duen eta soldata baten truke bere zerbitzuak (fisikoak edo intelektualak) esakintzen dituen persona da. Pertsona hori adingabea bada haur esplotazioa deitzen da (egoera berezietan ez bada, adibidez, anuntzio bat egiteko. Beti ere baldintza zorrotz batzuk betez), eta zerbitzua ez bada modu bolondresean eskaintzen esklabutza deitzen da, bereziki ez bazaio inolako soldatarik ematen, edo ematen zaiona oso oso gutxi bada.
Dena dela, definizio hau orain dela urte gutxi batzuk arte ez zuen balioko langileak definitzeko, izan ere, Lehenengo Industria Iraultzatik aurrera (XVIII.mendearen erdialdetik aurrera) langileen lan eta bizi baldintzak esklabo batenak izan ziren.
Egoera horren arrazoi nagusia dirua izan zen, izan ere, garai horretan gertatutako nekazaritzaren mekanizazioaren eraginez, landan lan egiten zuten biztanle asko lanik gabe geratu ziren. Hori dela eta, hirietara joan ziren momento oso on batean zegoen industrian la egiteko. Egoera hori aprobetxatuz, enpresaburuek jende asko kontratatzen hasi ziren soldata gutxi eta lan baldintza penagarri batzuekin, izan ere, horrela ekoizpen kostu txikiagoak lortzen zituzten soldata eta lan baldintza duinekin baino.
Garai hartako lan baldintzak:
- Soldata kaskarrak
- Lanaldi luzeak (13-15 ordu)
- Segurtasunik ez (istripu bat izanez gero kaleratuak izaten ziren)
- Haurren esplotazioa
- Haur eta emakumeek soldata baxuagoak
- Etxebizitza penagarriak (kalitate txarrezkoak eta beste hainbat familiekin partekatu behar zuten)
- ...
Egoera horren aurrean, langileak sindikatuak antolatzen hasi ziren beraien bizi eta lan baldintzak hobetzeko eta beraien eskubideak eskuratzeko helburuarekin. Urte asko pasa ondoren, eta zenbait iraultza, manifestazio eta greben ondoren, azkenean, langileek beraien egoera hobetzea lortu zuten, gaur egun daukagun egoera lortu arte:
Garu egungo langileen eskubideak:
- Pertsona guztiek daukate lanerako, lana aukeratzeko, eta lan baldintza duinak izateko eskubidea.
- Pertsona guztiek daukate soldata berdina izateko eskubidea lan berdinarengatik (inolako diskriminaziorik gabe).
- Pertsona guztiek daukate deskantsurako, eta ordaindutako oporrak izateko eskubidea.
- Lan segurtasunerako eskubidea
- ...
Ahala eta guztiz ere, oraindik munduko zenbait herrialdeetan ez da lortu langileek lan baldintza duinak izate :
- India
- Pakistan
- Nepal
- China
- Gambia
- Gabon
- Tailandia
Amaitzeko, nire ustez, beharrezkoa da esatea gaur egun jarraitzen duten langileen arazoak ez direla beraiek sortutakoa, hau da, azkeneko urteetan, globalizazioari esker, enpresa handi asko esku-lan merkeagoa daukaten herrialdeetara joan dira ekoiztera irabazi gehiago lortzeko, adibidez, Inditex, Adidas, Nike, McDonald's... Hori dela eta, nire aburuz, beharrezkoa da guztion artean egoera hori salatzea, eta egoera hori konpontzen saiatzea, adibidez, enpresa horien ondasunak ez erosiz.
BIBLIOGRAFIA:
- https://es.wikipedia.org/wiki/Trabajador
- https://historiaybiografias.com/vida_obreros/
- https://es.wikipedia.org/wiki/Revolución_Industrial
- https://coyunturaeconomica.com/leyes-laborales/derechos-de-los-trabajadores
- https://es.wikipedia.org/wiki/Revolución_obrera
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Sindikatu
- https://www.ehowenespanol.com/ventajas-desventajas-trabajadores-sociales-info_466167/
- https://www.apunteshistoria.info/condiciones-laborales-de-los-obreros-en-la-revolucion-industrial
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.