2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

AIREKO NABIGAZIOA ETA KORONABIRUSA

AIREKO NABIGAZIOA ETA KORONABIRUSA

Koronabirusaren hedapenak eragin handia izan du ekonomia globalean, eta sektore kaltetuenetako bat aireko nabigazioa da.

Aire-konpainiek 113.000 milioi euro gal ditzakete aurten diru-sarreretan birusaren inpaktuaren ondorioz, Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartearen (IATA) araberan.
Sektoreak beherakada nabarmena izan du bidaiarien trafikoan, pertsonek bidaiatzerakoan kutsatzeko arriskuaz duten beldurragatik.

Izurriteak enpresa asko hondatu ditu, eta larrialdia dela eta, hegaldiak murriztu eta ibilbide batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte. Adibidez, Lufthansa Alemaniako airelineak martxoan Europan 7.100 hegaldi bertan behera utzi ditu.
Oso jende gutxi ari da Txinara hegan egiten; herrialdearen barrualderako bidaiak, berriz, gutxitu egin dira. Shanghai eta Chongqing arteko hegaldiek 4,1$ baino ez dute kostatzen.

Hegaldiak bertan behera geratu dira, bai bidaiarien eskari txikiagatik, bai Asiako herrialdean izurritea are gehiago heda ez dadin ezarritako murrizketengatik.

Turisten jaitsierak gehien kaltetu dituen Europako herrialdeetan, Italian, Espainian eta Frantzian, esaterako, irudi tamalgarria utzi du aireportu eta zentro turistiko batzuetan.
"Maila globalean hegazkin konpainien txartelen prezioan jaitsiera %15 eta %30 artean dago", diote Munduko Turismo Foroko ekonomista eta analistek. Sektore turistikoaren galerak 70.000 milioi eurokoak izan litezke eta turismoa ekonomiaren funtsezko zutabea da. 

Birusak gehien kaltetu dituen sektoreak airelineak, hotelak eta turismo operadoreak izan dira.
 

Epidemia mundu osoan zehar hedatu da. 95.000 pertsona baino gehiago kutsatu dira, eta 3.200 baino gehiago hil dira mundu osoan.
Txinaz gain, industriaren egoera bereziki delikatua da ehundik gora kasu dituzten herrialdeetan, hala nola Italian, Frantzian, Alemanian, Espainian, Iranen, AEBetan, Hego Korean, Japonian eta Singapurren.
Latinoamerikan, Argentinan, Brasilen, Txilen, Ekuadorren, Perun, Mexikon eta Dominikar Errepublikan baieztatu dute ofizialki birusaren presentzia.

Hau dela eta hegan egiteko beldurra globala da. 

Asko harritzen nau honelako gaixotasun bat izaten ari den ondorio ekonomiko handiak. Airelineak ere afektatuak izatea oso deigarria iruditzen zait.
Hala ere, zentzu handia du pertsonak egiten ari direna. Beldurra dugunean egiten dugun lehenengo gauza kanpora ez irtetea da, beharrezkoa ez bada behintzat! Uste dut komunikabideek behar baino garrantzi handiagoa eman diotela gaixotasunari, argi eta garbi esan gabe koronabirusa pertsona adinduetan edo arazo medikoak dituztenetan bakarrik dela hilgarria.

Airelineek ondorio negatiboak jasaten jarraituko dute denboraldi batez; txertoa aurkitu arte eta horrela denok normaltasunera itzuli gaitezke, hau da, hegazkinak hartu lana edo turismoa egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.