TURISMOAREN BEHERAKADA
Denok dakigun bezala azkeneko hilabete honetan Txinan eta Italian gehienbat Coronavirus-ak gogor eragin du bai alderdi ekonomikoan eta baita hiritarren osasunean ere. Baina, azkeneko asteetan, Coronavirusa Espainiara iritsi da. Gehien eragindako lekuak Euskal Herria eta Madril izan dira eta horrek guztiak leku hauetako ekonomian inpaktu gogorra izan du eta izaten ari da.
Gehiengoek dakigun bezala, Coronavirusa oso azkar kutsatzen den birus bat da, nahiz eta heriotza-tasa beste gaixotasun batzuena baino baxuagoa izan.
Hori guztia dela eta, birus hau gehiago ez kutsatzeko hainbat neurri hartu dira, eta horietako bat jende-aglomerazioak sahiestea eta etxean geratzea da eta horrek ekonomian inpaktu handia eragingo du, izan ere, enpresa askos produzkioa jaitsiko dutelako.
Eragin gehiena jasaten ari den sektoreetako bat turismoarena da, izan ere, azkeneko bi asteetan Espainian 4.400 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu direlako, futbol partidoen, kongresuen, kontzertuen eta ekitaldien deuseztapenagatik. Neurri hauek inoiz baino gehiago eragin dute turismoaren beherakada handia eraginez. Gainera Donal Trumpen Gobernuak Europa eta Estatu Batuen arteko hegaldi guztiak deuseztatu ditu beraz baliogabetuen hegaldi kopuruak gora egitea da seguruena.
Egoera honen aurrean, enpresa askok enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) ezartzea erabaki dute, hau da, egoera ekonomiko larria dela eta, langileak kaleratzea denbora baterako, egoera hobetu arte.
Beraz, ikusi dezakegu Coronavirusak osasunean eragiteaz gain, zati handi batean ekonomian eragiten duela enpresen produkzioa geldiaraziz. Egoera honek okerrera jarraituz gero, enpresa batzuk denbora baterako ixtera behartuta egongo dira eta horrek eragingo duen hondamendia enpleguan izugarria izango da.
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.