ZELULOSAZKO PRODUKTUEN KONTSUMO IGOERA
Guztiok dakigun bezala, COVID-19 gripea, Coronavirus izenez ezagutua, Espainiara ere iritsi da. Gaixotasun honek zenbait biztanlerengan larritasun handia sortu du eta hartu diren neurri batzuek eragina izan dute ekonomian eta hainbat enpresetan. Egoera deigarrienetakoa supermerkatuetan eman da, zehazki paper higienikoa eta zelulosazko beste produktu batzuen erosketa ikaragarria izan delako.
Lehenik eta behin, gehiegizko kontsumizio honek zentzugabekeria hutsa dirudien arren, Maria Jose Lechugak, kontsumitzaileen ohituretako adituak, kausa edo arrazoi nagusia garbi du: gizakiak higiene produktuak "placebo" moduan erabiltzen ditu . Hau da, nahiz eta produktu hauek ez gaituzten gaixotasunetatik babesten, gizakia lasaiago sentitzen da bere higienearentzako produktuak dituela jakitean.
Fenomeno psikologiko horren ondorioz, Kantar Worldpanel konsultoraren datuen arabera produktu higienikoen kontsumoa %129a igo da azken egun hauetan aurreko hilabeteekin alderatuz. Hortaz, ikus dezakegu ezjakintasun egoera honek produktu hauek saltzen dituzten enpresentzat oso errentagarria izango dela, baina ez dira onura lortuko duten bakarrak izango; elikagaiak eta gizakiaren oinarrizko beharrak asetzen dituzten beste produktuen salmentak ere izugarri egingo du gora.
Hau guztia kontuan harturik, argi ikus daiteke enpresa askok etekina aterako diotela egoera honi. Baina, jakinda erosketa asko beharrezkoak ez direla, nire ustez gizarteak lasaitasun handiagoz hartu beharko lukeela egoera. Bestela, produktuen eskaria gehiegi igoko da eta horrek aldi berean prezioen igoera ez beharrezko bat eragin dezake.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.