2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

ERTEak


ERTEak

Azken hilabete hauetan, Coronavirusa izan da protagonista nagusia, eta denak konturatu garen bezala  ez da virus huts bat soilik, ekonomikoki eta sozialki ondorio larriak eragin eta etorkizunean eragingo  dituelako, hau da, COVID-19 delakoarekin arazo berriak sortu dira gure gizartean eta badirudi denbora luzez egongo direla.

Momentu kritiko honetan, niretzako hain ezezaguna den ERTE hitza askotan entzun izan dut, baina zer esan nahi du eta zer nolako lotura du virus berri honekin? 

ERTE, gazteleraz ,"Expediente de Regulación Temporal de Empleo", hainbat arrazoirengatik empresa batek hartzen duen aldi baterako enplegu erregulazioaren erregistroa da. Hau da, zure lan kontratua epe zehatz baterako eteteko lan egiten duzun empresak jasotzen duen baimena da. Nahiz eta hau horrela izan, zuk empresa edo erakunde horretako kide izaten jarraituko duzu baina oztopo handi batekin: Ez duzu enpresarengatik kobratuko.


Aurretik aipatutako arrazoiak: ekonomikoak, teknikoak, antolakuntza/produkzio arrazoiak edo aldi baterako indar handietatik eratorritako arrazoiak izan behar dute eta hainbat baldintza bete behar dituzte arazotzat hartzeko:
-Ekonomikotzat hartzen dira enpresak emaitza negatiboak lortzen dituenean, galerak egoten direnean, edo bere errenta edo salmentetan jaitsiera egoten denean.
-Teknikotzat hartzen dira ekoizpen bitartekoen edo makineria arloan aldaketa handiak gertatzen direnean.
-Antolakuntzatzat, ordea, langileen lan egiteko sistemen edo produkzioa antolatzeko moduan aldaketak gertatzen direnean ematen da eta produkziozkoak  enpresak merkatuan jarri nahi dituen produktuen edo zerbitzuen eskaeran aldaketak ematen direnean.
-Azkenik, baina momentu honetan garrantzitsuena, aldi baterako indar handietatik eratorritako arrazoia izateko: sutea, lurrikara, uholdea, epidemia edo enpresaren esparrutik kanpoko gertatzen denaren ondorioz sortutako beste edozein kausa bat izan behar du. 

Hau horrela izanda, COVID-19 honek badu zerikusia ERTEeekin, izan ere, momentu honetan empresa askok erabaki garrantzitsuak hartu dituzte  langileei nahiz produkzioari zuzen eraginez. ERTEa aplikatu duten enpresa guztiek virusaren hedapenarekin loturiko "indar handia" salatzen dute, autoritatearen gomendioak jarraitzeko helburua jarraituz Espainian gutxienez 100.000 langileri eragingo dio. Hona hemen artikulu interesgarri bat egoera honen aurrean enpresek zer egin dezaketen eta zer ez argi azaltzen duena:

Honen harira,  ERTE handienak Seat-ek (14.812 pertsona inguru eragingo ditu) eta Burger King Spain-ek (14.000 langile) aurkeztu dituzte. Hori gutxi izango balitz, CAFek ERTE bat iragarri du, Beasaingo eta Bidasoako lantegiak itxiz. Gainerakoak bezala, Covid-19ren hedapenarekin loturiko "causa de fuerza mayor" ere salatzen du, baita Tendam taldeak ere.


Bibliografia: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.