AMAZONEK 1.500 LANGILE GEHIO KONTRATATUKO DITU
Koronabirusa dela eta etxerako entregen eskaera kopuruak gora egin du, ta horri aurre egiteko Amazon enpresak 1500 langile kontratatuko ditu.
Argi dago pandemian bilakatu berri den "covid-19"-ak eragin bortitza izango duela mundu mailako ekonomian; zinemaren munduko enpresek grabazioak eta estrenoak atzeratu dituzte, fabriken itxiera tenporala, eta autonomotaz zer esanik ez...
Eragin guzti horiek ondorio tamalgarriak ekarriko dituzte gure gizartean eta horien artean langabezia dago. Baina hori ez da enpresa honen kasua.
Birusak norbera bere etxean geratzea eragin du, soilik beharrezkoak diren produktuak erosteko eta txakurra paseatzera ateratzeko margena utziz. Horregatik, etxerako entregen eskaerak gora egin du eta honelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresatan, Amazon bezala, eskaera igo da. Hala ere, alarma egoera dela eta, nagusitasuna dute biltegiratzeko momentuan lehen mailako produktu basikoak.
Eskaeraren igoera horri aurre egiteko eta dugun egoeraren aurrean haien lana tenporalki galdu dutenei laguntza eskainiz 1.500 langile kontratatuko ditu enpresak.
Bestalde, birusaren aurkako neurriak hartu dituzte ere eta langillei etxetik lana egitea ahalbidetu diote, haien presentzia fisikoa beharrezkoa ez bada behintzat. Horrez gain, 2 euro orduko gehio irabaziko dute langileen momentu honetatik aurrera apirilaren amaiera arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.