2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Koronabirusa: enpresetan ondorioak



Aste hauetan bizitzen ari garena, orain arte ez da sekula gertatu. Koronabirusaz hitz egiten ari naiz bai. Guztioi eragiten digun arazoa bilakatu da aste gutxitan. Osasunaz gain, beste hainbat lekutan eragiten du irakaskuntzan, ekonomian, osalaritzan... eta enpresei. Horretan zentratuko naiz, egun hauetan entzun diren aldaketaz berri emateko.

Las empresas que se han visto obligadas a cerrar y logren que se les apruebe un ERTE por causas de fuerza mayor no tendrán que pagar las cotizaciones de la Seguridad Social.


Arrazoi ezberdinengatik, hau da, arrazoi ekonomiko, organiko, tekniko edo produkziokoetan oinarritutakoengatik izan daiteke batetik, eta bestetik, ezinbesteko kausaengatik enpresa tenporalki itxi behar denean, ERTE (Expediente de Regularicación Temporal de Empleo) deritzona aplikatzen da, galera handiagoak ekiditzeko.Hau da, hau egin ezean, lagileari ordaitzen jarraitu beharko nuke eta horrek galera handiagoa suposatuko luke. Beraz, ERTE-an indemnizazioaren ordez, eskubidea daukate langileek langabezira edo subsidiora joatera, hau da, gizarte laguntza bat jasotzea. Enpresei bi ERTE mota aplikatzea uzten zaie: Kontratuak etetea edo lanaldiaren murrizketa. Beraz, edo ez dute soldatarik jasotzen edo murrizketaren zati proportzionala jasotzen dute. Hala ere, langileek Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen dute.

Bestetik, autonomoak ere, kaltetuak ikusten dira egoera hau dela eta. Horrenbestez, estatuak hainbat laguntza emango ditu hemendik datozen egunetara.Adibide gisa, Autonomoen kuotak ez daude suprimituak baina egoera hau jarraitzen duen bitartean, kuota kentzeko eskatu dute autonomoek.Bestetik, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak "ezohiko prestazio" bat sortuko du, jarduera uztearen egungoaren antzekoa, "Covid-19k hartutako neurriek haren jarduerari kalte larria eragin dioten kasuetarako.

Horrenbestez, ez zaigu beste aukerarik geratzen egoera berri honen aurrean pazientzia edukitzea, egoera zail guztiak bezela, hau ere pasako da eta. Eta albisteei adin egon edoizein momentutan atera daitekeelako informazio berria, bai enpresa munduan bai arlo guztietan.

Informazio iturria:
-https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/03/17/economia/1584447648_247535.html



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.