Prezioak berriz ere behera egin dute otsailean, gasoilaren merkeratzearen ondorioz
Hiru hilabete jarraian KPIa (Kontsumorako Prezioen Indizea) igotzen egon ondoren, amaiera jarri zaio hilabete bakar batean lau hamarren jeitsi ondoren, %0,7ra iritsi da jeitsi ondoren. Bat bateko jeitsiera hori aurreko urteko otsailean erregaien prezioa izugarri igo zelako gertatu da eta aurten, beraz, erregaien merkaturatzeak KPIa-ren jeitsiera eragin du. Datu hauek EINk (Estatistikako Institutu Nazionalak) argitaratu ditu.
Jeitsiera horiek ikusita, %1etik beherako tasetara itzultzeak dakar. Horrelako ehunekoak ez dira aurreko abendutik ikusi, urtarrilean elikagai eta elektrizitateak izan zuen garestitzearen ondorioz. Otsaileko datuekin, 42 hilabete katean jartzen ditu balio positiboekin, horrek esan nahi du, gaur egun prezioa %0,7 garestiago dagoela duela urtebete baino.
Garraioak izan dira inflazio moderaketan eragin handien izan duen taldea. Garraioen prezioak %1,8a igo dira, urtarrilean baino bi puntu gutxiago igo da. Bestetik, komunikazio enpresek eraman dute KPIa jeitsierara. Telefoniak urtarrileko prezioak iazko prezioak baino gutxiago igo direlako. Baina badaude hainbat enpresa multzo jeitsiera hori konpentsatu dutela, multzo horiek hotelak eta jatetxeak dira, %2,2a igo dituzte beraien prezioak, hain zuzen.
Nire ustez, KPIa igotzeak ez du alde onik. KPIa igotzen bada, lagileen soldatak igo daitezke baina prezioen igoeren proportzioan, beraz KPI igoeraren ondorioz, zerbitzu eta produktu deberdinen prezioak igoko dituzte eta beraz soldatak ere. Azkenean dena berdin jarraituko du baina soldata igoerekin, prezioen igoeren ondorioz. Beraz egoera honek ondorio positiboak erakarriko ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.