Gobernuak 3.800 milioi euro bideratuko ditu osasungintzarako
Gobernuburua eta bere administraritza lanean |
Lehen aldiz bideokonferentziaz egindako ministro batzordeak COVID-19 birusa herrialdeko osasungintzan eragindako tentsioei aurre egiteko lehenengo neurri-sorta onetsi du. Gobernuak, horrela, zergetan 14.000 milioi euro atzeratu eta 3.800 milioi zuzendu ditu autonomia erkidegoetako osasungintzarako.
Zergekin hasiz, gobernua autonomo eta enpresa handi eta ertainak babesten kontzentratu da, nahiz eta turismoa bezalako beste sektore kaltetuetara. Neurri horiekikn Espainiako ekonomian 14.000 milioi € sartuko direla aurreikusten da.
Zehazki, autonomo eta enpresa txiki eta ertainek zergak ordaintzeko sei hilabeteko luzapen bat jaso dute, 30.000 euro arte, hori bai. Horretaz gain, 25 milioi haurren probrezia murriztera bideratu dira, ikastetxeetako jantokiak itxiak egotearen ondorioz. Baita ere, turismoaren sektoreari laguntzeko 400 milioi euro iniguru zuzendu dira Kredituaren Institutu Ofizialetik.
Osasungintzari dagokionez, 2.800 milioi joango dira autonomia erkidegotara eta 1.000 milioi lehentasunezko eskuartze sanitariotara. Era beren, osasungintzak ziurtatu du gaixo edo derrigorrezko koarentenan dauden langile publikoen ordainketen %100-a ordainduko duela Administrazio Publikoak.
Nire iritziz gobernua neurri egokiak hartzen ari da datorren atzeraldi ekonomikoa gutxitzeko, ekonomian kapitala sartu eta biztanleei dirua ekonomian sartzeko erraztasunak emateko. Nahiz eta ez dudan neurri hauei buruzko ezagutza handirik, iruditzen zait momentuz bide onean doazela baina ikusi beharko da nola eragiten dieten ekonomia eta gizarteari.
BIBLIOGRAFIA:
https://elpais.com/economia/2020-03-12/pedro-sanchez-presenta-el-plan-de-choque-economico-contra-las-consecuencias-del-coronavirus.html
https://www.noticiasdenavarra.com/economia/2020/03/13/gobierno-inyecta-3800-millones-sanidad/1030521.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.