2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

PLASTIKOAREN AURKAKO GERRAN ENPRESEN ALTERNATIBAK


Gure egunerokoan plastikoa hitza asko entzuten dugu, oso ohikoa delako, baina baita
ere bere erabilera murrizteko ohiartzuna gero eta handiagoa delako. 

Plastikoaren produkzioa 1950eko hmarkadan hasi zen, eta geroztik 8 milioi tona metriko
baino gehiago produzitu dira. Oso merkea, arina, erabilera asko ahalbidetzen dituena,
iragazgaitza  eta denetara egokitzen den materiala izateak ekarri zion ospea, eta asmatu
zenean aurrerapen handia suposatu zuen.

Gaur egun, ordea, plastikoaren gehiegizko erabilera arazo bihurtu da, kutsadura iturri
izateaz gainera gure osasunarentzat arrisku bat suposatzen duelako. Izan ere,
ez da degradatzen; mikro pusketan bakarrik deskonposatzen da, zabortegietan
pilatu eta ingurumena kutsatuz edo ozeanoak kutsatuz. Zientzialarien aurreikuspenen
arabera 2050. urterako, ozeanoetan, arrain baino plastiko gehiago izango ditugu.
Horrez gain, gizakion elikatze-katera ere iritsi da, plastikoz kutsatutako
arrainak gero guk jaten ditugulako.

Hau dela eta, nire ustez, garrantzitsua da norberak arazoari buruz
kontzientziatzea eta bere aldetik ahal duena egitea (pastikoaren erabilera
murriztu adibidez), baina aurrera pausuak emateko bidean, enpresen
jarrera ere azpimarratzekoa dela pentsatzen dut.

Asko dira plastikoaren aurka borrokatzen duten enpresak, ingurumenaz kontzientziatu
direnak, eta horietako bakoitzak bere modura egiten dio aurre plastikoari,
beraien enpresetan material honen presentzia gero eta txikiagoa izateko.
Horietako batzuen  adibideak ondorengoak dira:
lidl bilaketarekin bat datozen irudiakLidl supermerkatu alemaniarrak, 2018. urte amaierarako, bere denda
guztietatik (550 Espainia guztian) plastikozko poltsak kentzeko erabakia hartu
zuen, bezeroei inkesta bat egin %90a alde atera ostean. Neurri horrekin, urtean,
plastikozko 100 milioi poltsa gutxiagoo egotea kalkulatu zuen.
ikea bilaketarekin bat datozen irudiakIkeak ere, 2020 urtea baino lehenagorako, erabilera bakarreko plastikozko produktuak
eroski bilaketarekin bat datozen irudiak bere denda guztietatik kenduko zituela esan zuen. 
Eroski berriz, Citruspack izeneko proiektu batean sartuta dabil, beste enpresa
batzuekin batera; hala nola, AMC Innova Juice and Drinks SL enpresa.
Proiektu horren bidez, Plastikoaren ordezko ontziak garatu nahi dituzte.
Adibide hauez gain, beste hainbat enpresa ere ari dira plastikoak
pixkanaka-pixkanaka beraien egunerokotik kentzen, eta aurrera begira,
gero eta gehiago izango direla iruditzen zait. Enpresa bakoitzaren erabakiak
aurrera pauso bat da plastikoaren aurkako gerra honetan. Oraindik lan handia
badago ere, denon artean plastikoaren erabilerarekin bukatzea lortuko dugula iritzi dut.
Bibliografia:
Otsaileko Eroski club aldizkaria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.