2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

Telefonicak Prosegurren alarmen negozioaren %50a erosi du 305 milioiren truke

Aurreko astean, Otsaileko 28an, Telefonicak Prosegurren alarmen negozioaren %50a erosi zuen 305,61 milioiren truke. Kopuru guzti hori ordaindu ahal izateko, Telefonicak dituen akzioen bidez egingo da ordainketa. Akordio honen xedea espainian alarmen negozioaren garapena bizkortzea da eta horretaz gain, egoitza segurtasunerako eta negozioetarako zerbitzuen eskaintza eboluzionatzea.

Europapress webguneak dioenez, azken ekitaldietan, Espainiako alarmen merkatuak hazkunde tasa handiak izan ditu. Datozen urteetan joera hori areagotzea espero da, konektatutako etxeko segurtasunak funtsezko zeregina izango duelako. Gaur egun, gero eta garrantzitsuagoa da alarmak izatea (ohikoagoa bihurtzen ari da); izan ere, edozein pertsonak bilatzen duena bere bizitzan segurtasuna edukitzea da. Horregatik, nire iritziz Telefonicak egindako mugimendu hau erabaki zuzena izan da eta zer esanik ez etorkizunari begira. Gainera, esaterako, zure etxean alarma bat jartzea erabakitzen baduzu, alde positibo gehiago aurkituko dituzu, negatibo baino. Alde negatibo bakarra kostea da. Baina, neurri hauek hartuz, lortu ditzazkezun abantailak asko izan daitezke (noski, lapurketak eta honelakoak alde batera utziz), adibidez: 

1- Adinezko pertsona bat izanez gero edo osasun arazoak baldinbadituzu botoi bat sakatuz edozein larrialdi mediko jakinarazteko balio dezake
2- Seme-alabak izanez gero, baliteke beharrar batengatik batzuetan etxean bakarrik geratu behar izatea eta etxean hauek bakarrik daudenean larrialdiren bat gertatuz gero, beraien bizitza salbatzeko oso lagungarria izan daiteke.
3- Zure helburua diru pixka bat aurreztea bada, aseguru-poliza gehienek tarifa merkeagoak eskaintzen dituzte etxean alarma-sistema izanez gero. 

Bukatzeko, azpimarratzekoa iruditzen zait, honelako albisteak ikusten ditugunean pentsatzen duguna hurrengoa da: enpresa handiak ahal dituzten enpresa txiki edo ertainak erosten saiatzen direla beraien aberastasuna beste enpresa batzuekin alderatuta oraindik eta askoz handiagoa egiteko, eta mugimendu hauekin bakarrik enpresa handiak irabazten dutela. Aldiz, bi konpainien arteko lankidetza oso garrantzitsua da bientzat, euren negozioak osatzeko moduagatik; izan ere, “Sektore horren hazkundearen buru izan nahi dute” (bi enpresek esan zuten bezala). Hau da, bien hazkunderako gomendagarriena modu batean bateratzea zen.

Bibliografia:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.