MAGRUDIS S.M.
MAGRUDIS haragiaren sektoreko enpresa bat da, eta orain dela gutxi arte hainbat produktu ekoizten zituen. Esate baterako, odolkia, txorizoa, xolomoa… baina aurreko urtean beraren produktu bat oso ospetxua egin zen, baina ez beraren kalitate eta prezioagatik, baizik eta produktu horrek Listeria monocytogenes izeneko bakteria bat zeukalako. Produkut hori Anadluzian oso tipikoa den haragi metxatua zen.
2019ko abuztuaren 15ean estatuak osasun-alerta bat aktibatu zuen Andaluzian izandako Listeriosi kasuengatik. Handik gutxira konturatu ziren Listeria zeukaten pertsonek "La Mechá" izeneko marka bateko haragi metxatua kontsumitu zutela. Hori dela eta, haragi hori ekoizten zuen enpresara joan eta hauek ekoiztutako produktu guztien ekoizpena gelditu eta Listeria monocytogenes bakteriaren arrastoen bila jarri ziren. Enpresa hori MAGRUDIS S.L. zen.
LISTERIOSI
Listeiosia Listeria monocytogenes bakteriak eragindako infekzio bat da. Zoonosi (animalietatik gizakietara, edo alderantziz, transmititzen den gaixotasuna da) oso arraro bat da, baina %30eko heriotza-tasa dauka (%70ekoa arrisku taldeentzat, hau da, jaioberri, zahar eta haurdunentzat). Horretaz gain, bakteria hau janariaren kontsumoan transmititzen da: esne gordina, esne horrekin egindako gazta, haragi gordin edo gaizki sukaldatua, hestebetak...
MAGRUDIS KASUA
Lehen esan dudan bezala, MAGRUDISek ekoiztutako ondasunen ekoizpena gelditu zen, eta beraren haragi metxatua merkatutik kaleratua izan zen. Dena dela, MAGRUDISen arduradunek, ikerketan parte hartze txikia izateaz gain, beraiek ekoiztutako produktu batzuk ezkutatu zituzten. Hau da, Listeriosi kasuaren ikerlariek ekoiztutako produktu guztien zerrenda bat eskatu zioten MAGRUDISi (produktu horiek merkatutik ateratzeko). Horrela, MAGRUDISek ekoiztutako produktuak merkatutik kaleratu zituzten, eta proba batzuk egin ondoren, beste bi produktuk psotitiboa eman zuten Listerian, Egun batzuk geroago, ikertzaileak konturatu ziren MAGRUDISek beraiei emandako zerrendan ez zeuden beste bi ondasun ekoizten zituela: txorizoa eta odolkia.
Horretaz gain, esan beharra dago 150 pertsona, horien artean 15 haurdun, Listeriosia izan zutela, eta 90 urteko emakume bat hil egin zela "La Mechá" markako produkturenbat jateagatik. Hau guztiaren ondorioz, MAGRUDISeko arduradunek lau urteko zigorrei aurre egin dezakete "osasunarentzat arriskutxuak diren produktuak" ekoiztu edo saltzeagatik.
Amaitzeko, nire iritziz, enpresa honek egin duena oso gaizki dago, izan ere, kutsatutako produktuak ekoizteaz gain, informazioa ezkutatu zuten, eta, nire ustez, hau guztia dirua aurrezteko izan zen. Hau da, enpresaren kostuak murrizteko asmoarekin, ez zituzten behar bezalako neurriak hartu beraien produktuen kalitatea ziurtatzeko. Hori dela eta, nire iritziz, estatuak neurri gogorragoak hartu behar ditu horrelakorik berriro ez gertatzeko, esate baterako, produktuen kalitatea begiratzen duten ikuskitzaile gehiago jarri, zigor gogorragoak ipini horrelako kasuetan...
BIBLIOGRAFIA:
- https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/29/5d681923fc6c83182f8b461a.html
- https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/28/5d66efeefc6c83737a8b4637.html
- https://www.20minutos.es/minuteca/magrudis/
- https://es.wikipedia.org/wiki/Listeriosis
- https://es.wikipedia.org/wiki/Carne_mechada_(España)
- https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/19/5d5a7fb621efa015028b45ab.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.