2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Renferen prezioen igoera

Urte berriarekin batera, ekonomiaren arloan, produktu eta zerbitzu batzuen aldaketak egongo dira.Horietako bat Renfek tarifa guztiak igoko dituela adierazten zuen. Abiadura Handiko trenetan %1,1  ,aldibikoetan eta ertainekoetan berriz, %1. Zergatik egin dezakete hori arazorik gabe?




Argi ikusi dugunez, Renfe tren konpainia monopolio bat da, ez dago beste konpainiarik Espainian eta hori beraientzat dudarik gabe abantaila ikaragarria da. Horrek azkenan merkatua kontrolatzeko eta gidatzeko gaitasuna ekartzen du. Prezioak nahiko garesti izaten dira normalean eta gainera aurten prezioak oraindik gehiago igo dituzte ,izan ere, ez daukate konpetentziarik eta beraz, prezioak altu mantendu ahal ditzakete, ze berezoek ez dute beste aukerarik edukiko trenean bidaiatu nahi badu.

Renferen monopolio desagerpena, 2020ko abendurako espero da eta Adif-ek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) aukeratuko ditu zein enpresa sartuko diren konpetentzian, dagoeneko enpresa batzuk pentsatuta edo hitz eginda dute.

Azkenean, Renfe monopolio bezela bukatzeak, hau da, tren konpainia berriak sartzearekin batera, prezioen jetsiera eta zerbitzu hobeak edo desberdinak behintzat eta trenen maiztasun handiagoak ekarriko ditu. Nere ustez, Renferen monopolioaren desagerpena beharrezkoa da aurretik esandako guztiarengatik, bidaiariontzat abantaila nabarmena izango da eta.

Informazio Iturria:
-https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/bideoak/osoa/6928823/bideoa-urte-berriarekin-batera-produktu-eta-zerbitzu-merkatuko-dira/
-https://okdiario.com/economia/renfe-afronta-fin-monopolio-mientras-tren-low-cost-continua-recibiendo-criticas-4864274

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.