2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Netflixen Krisia





NETFLIXEN KRISIA

Adituek aurreikusitako beheraka iritsi da Netflixera. Burtsako ibilbide txarrak, harpidetzek eduki duten beherakadengatik eta pelikula eta dokumental eztabaidagarriei boikoten ondorioz izan da. Taxwatch erakunde britainiarrak enpresari eginiko salaketa gehitu behar diogu, ia 400 milioi euro paradisu fiskaletara desbideratzeagatik. 
Resultado de imagen de netflix"



130 mila harpidedun baino gehiago galdu dituzte azken hiru hilabeteetan. Azken 8 urteetan izan diren zifrarik altuenak izan dira. Azken hiru hilabeteetan gutxienez 5 milioi harpidedun berri gehitzea zuten helburu. Baina 2,7 milioi baino ez dituzte lortu. Nahasketa horrek Netflix-en zifrak argitaratzeko unean burtsan bere akzioetan balioa jeistea eragin zuen.


Disney +ek ere,  Netflixen Burtsako erorketaren errua du neurri handi batean, Disney plataforma Estatu Batuetan gehien deskargatu den aplikazioa bilakatu baita. Sensor Tower-en arabera, Disney +en diru-sarrerak 50 milioi dolarrekoak dira, Netflix edo HBO bezalako beste plataformak irabazten dutena baino gehioago. Netflix-ek iazko maiatzean baino% 12 gutxiago balio du orain. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.