2020(e)ko urtarrilaren 11(a), larunbata

Joma enpresaren bilakaera

Joma, beste enpresa handien mailan


Joma, Fructuoso López sortutako enpresa familiarra da. Enpresa honetan bere emazteak eta bere bost semeek parte hartzen dute. Kontuak egiteaz, arropaz , zapatilez, salmentez eta marketing-a egiteaz arduratzen dira. Esan bezala, enpresa honek egiten dituen eginkizun gehienak familia artean egiten dira: diseinuak, produktuen frogapenak, nazioarte barruko salmentak eta esportazioak. Aldiz, departamentu fiskala azpikontratatuta dago eta hori da familiak egiten ez duen gauza bakarra.

Fructuoso López txikitatik enpresari izateko gogoa izan zuen eta enpresaren hasiera honakoa izan zen: gazteagoa zenean lanbidea ikasi, modelagile kurtsoak egin eta soldadutzatik itzuli zenean, mailegu bat eskatu eta Madrilgo bezero batentzako zuen enkargua egin zuen, hamabost futbol zapatila. Orain, helduagoa izanda, laurehun langile dituen sei filial ditu munduan zehar eta azken urte honetan berrehun eta berrogeita hamar milioi euro irabazi ditu %15-eko hazkundea izanik.

Fabrikatzeko orduan, hasieran produktu guztiak bere fabrikan egiten zituen baina egoera aztertu ondoren Chinako enpresa bat azpikontratatu zuen. Enpresa horrek diseinua egin eta presidenteak baiezkoa eman ondoren produktuak egiten zituen, ondoren hemen saltzeko.

Enpresa honen punturik indartsuena egiten dituen kirol babesak dira. Datozen 2020ko Tokioko olinpiadetan kirolarien %20-ak Joma markako arropak eramango ditutela estimatu egiten da. Kirol babes honek hainbat marka famatuekin (Nike, Adidas) lehiatzea ahalbidetu dio.

Azkenik, Jomak duen arrakastarengatik enpresa saltzeko hainbat eskaintza izan ditu baina  Fructuosok  enpresa salduz gero familia desegingo lukeela esan du horregatik ez dio posibilitate horri erreparatzen.

Resultado de imagen de joma logoResultado de imagen de fructuoso lopez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.