2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

Media Markt-en plan berriak


Media Markt-en plan berriak 

Gaur oso ezaguna den denda elektroniko batetaz idatziko dut. Denda hori Media Markt du izena, Media Mark-ek elektronika produktuak saltzen ditu batez ere. Enpresa honek gaur egun elektronika enpresen artean enpresa buruetako bat dela esan daiteke. 2019ko salmentak oso altuak izan ziren, urte amaieran 2.050 milioi fakturazio izan zituen guztira gutxi gora behera. Fakturazio horietaz gain, enpresa honek hainbat denda ireki zituztuen nazioartean eta urtea amaitzerako 88 denda irekita zeuden. 

Urte berri honetan, zuzendaria aldatu egin da eta zuzendari berri honek, hainbat egitasmo desberdin martxan jarri nahi ditu urte honetan zehar. Martxan jartzea pentsatu duten planetako bat, eta ziurrenik enpresa handi honek martxan jartzen duen lehen plana izango da, marka beraren produktu batzuk alokairuan jartzea, hau da, marka handietakoak ez diren produktuak, Iphonekoak adibidez, ez dira alokairuan jarriko. Plan hori pentsatu dute, azkenaldian teknologiak bere produktuen prezioa igo baino ez baitu egiten. Oso ondo iruditzen zait produktu batzuk alokatu ahal izateko ideia, merkatuan dauden produktuetako asko alokairuan jarri beharko lituzkete, askotan jendeak produktuak erosten dituelako modan daudelako eta ez dira prezioan fijatzen, baina gero ez dutelako bezeroek uste zuten bezain emaitza ona ematen. Beraz, produktu bat erosi aurretik alokatu badezakezu, alokatu egin dezakezu, eta ikusi benetan gustatzen zaizun bezala funtzionatzen duela eta hura erabiltzean gustatzen zaizun; orduan, probatu ondoren, erosi edo ez erabaki dezakezu.

Martxan jarri nahi duten beste plan bat kafetegiak denden barruan jartzea da, bezeroak lasai egon daitezen. Gainera, presaka dabiltzatenentzat eta denda barruan sartu behar ez dutenentzat edo dendan sartu nahi ez dutenentzat, leihatila moduko batzuk jarriko dituzte Internet bidez elektronikako produktuak erosotasunagatik edo edozein arrazoirengatik erosten dituztenentzat; izan ere, dendara joan behar dute eskaera jasotzera, eta lehiatiletan jaso ahal izango dituzte eskaerak.


media markt bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:


.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.