Washingtonek botere
publikoak erabiltzen ditu bere interes pribatuak defendatzeko, Europak ezin du
amore eman muga-zergen mehatxuen aurrean. Donald Trumpek Frantzia eta beste hainbat herrialde mehatxatu ditu zuzenean,
horien artean Espainia dago, mehatxu hau herrialde hauek muga zergak ezartzeko
egin du Estatu Batuetako presidenteak eta gainera Google tasaren aplikazioaren errepresalia gisa. Tasa hori ez da exijentzia tiranikoa, ez arbitrarioa, baizik
eta AEBetako teknologia-enpresa handiek zergak ez ordaintzea debekatzen duten
gertakari publikoki salatuari erantzuten diona, kontabilitateak eta diru-sarrerak
presio fiskal txikiko eremuetara bideratuz. Europak nahi duena ekonomia
digitaleko plataforma haundiek zergak ordaintzea operatzen duten leku haietan,bezeroak
dituzten lekuetan alegia.
Trumpen mehatxuan
irakurketa kezkagarri bat daukate, AEBeko administrazioak estatuko
instrumentuak erabiltzen ditu estrategia enpresarialak defendatzeko.
Emmanuel Macronn frantziar
presidenteak azaldu du Frantziak Washingtonen mehatxuei erantzungo diela eta
erantzun hori Europak babestuko duela. Hori litzateke estrategia zuzena. Trumpek
eta haren negoziatzaile komertzialak, Robert Lighthizer-ek, badirudi prest
daudela antiamerikar gisa hartzeko bere “banderako teknologikoei”
eragiten dien edozein erabaki, bidezkoa bada ere. Erantzun bateratuak, gainera,
berehalako finantza-arazo bat islatzen du, epe ertainera adostutako
konponbideetara itxaron ezin dezakeena. (OCDE) Google tasa baten ezarpen
egituratu eta harmonikoaren proiektu bat prestatzen ari da eremuko estatu
guztietan, baina ez da oso litekeena tasa hori berme osoz aplikatzea, hau da,
erabateko adostasunez, 2021 baino lehen.
Bukatzeko nire iritzia
emateko esan nahi dut gaur egun zerga asko eta asko daudela eta batzuetan
ehiegizkoak direla, ez dut esan nahi ez dugula pagatu behar azken finean gero
diru hori guretzako doalako baina nire ustez diru asko duten pertsonek zerga
haundiagoak ordaindu beharko lituzkete eta btazuetan beraiek ez dituzte
ordaintzen, sekulako dirua dutenean gainera ez zaie eze pasatzen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.