2019(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Tesla Europara heldu da

Tesla Europara heldu da

Gaur egungo gizartean, garraiobide askok sortzen duten kutxadura arazo larri bat bihurtu da natura eta inguruaren ongizaterako. Hori dela eta,  enpresa batzuk energia berriztagarriak sustatzen hasi dira garraiobideen munduan; esaterako, auto elektrikoak ekoizten dituen Tesla enpresa estatubatuarra. Baina, ikusirik Estatu Batuetan saltzea ez dela nahikoa, Europara hedatzea erabaki dute, hain zuzen ere, Alemaniara. 

Alde batetik, Elon Muskek (Tesla enpresako fundatzailea) dio Alemanian gigafaktoria sortzearen arrazoi nagusietako bat alemaniar ingenieritza maila bikaina dela, izan ere, horrek erraztasun asko emango lizkieke bateriak sortzerako orduan. Horretaz gain, Muskek dio munduko auto hoberenetakoak Alemanian sortzen direla, hau da, kalitatezko autoak egiten esperientzia duen herrialdea dela, eta horrek aldi berean haien autoen kalitatea ere igotzea ekarriko luke.

Bestalde, Alemaniako gobernuak bere aldetik auto hauen sustapena bultzatzea ere faktore garrantzitsua izan da. Izan ere, alemaniarrek interes haundia erakutsi dute auto hauengan, eta gobernuak ikusirik prezioak oraindik ere altuak direla subentzioak ematen hastea proposatu du (6000 euro inguruko subentzioak). Hemen argi ikus daiteke Europako hainbat herrialdeetan autoen kutxadurak sortzen dituen kalteetaz ohartzen hasi direla eta horretarako jendeari erraztasunak jarri behar zaizkiola.

Amaitzeko, nire iritziz Alemaniak eta Tesla enpresak sustatu nahi dutena ez da produktu bat baino ez, ideia edo bultzada bat baizik. Hau da, benetan sustatu nahi dutena enpresa berriztagarrien garrantzia eta natura eta ingurumenaren zaintzea litzateke. Hori esanik, ideia bikaina iruditzen zait oraindik ere gizartea ez baita guztiz konturatu erregai-fosilak erabiltzen dituzten garraiobideek beroketa globalean eta beste hainbat arlotan duten eragina, eta hori da egoera zuzen bideratzeko aukera bakarra: energia berriztagarriak erabiltzen hastea.

Iturriak: - https://elpais.com/economia/2019/11/13/actualidad/1573649938_603837.html
              - https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/11/13/companias/1573633731_964856.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.