TRENITALIA, SNCF
ETA RENFE konpetentzian:
Datorren urtetik
aurrera, 2020ko abenduan hain zuzen ere, AVE konpainiako bidaiarien garraioa,
Renfeko trenek kudeatzeaz gain, merkatuko lehiari ireki egingo zaio, hau da,
Renfek monopolio bat izateaz utziko du lehen aldiz. Aurkeztu ziren enpresen
artean, Adif-ek AVE sarean jarduteko gaitasuna Frantziako SNFC tren-konpainiari
eta Trenitaliari eman dio.
Adif-ek bere
administrazio-kontseiluaren bilkura berezian esleitu ditu hiru loteak,
horietako bakoitzak eguneko trenen maiztasun-kopuru jakin bat du. Ondorengoak izango
dira:
- Renfek lote handiena lortu du. Guztira 100 frekuentzia aurreikusten ditu egunean, oraingoz zerbitzu hori emateko gaitasuna duen operadore bakarra baita. Lasterkari nagusietan ibiliko da: Madril-Bartzelona, Madril-Levante eta Madril-Sevilla-Malaga.
- Bestalde hurrengo lotea Trenitaliaren jabearen elkarteari eman diote. Bertan, egunean 16 tren jarriko dira martxan hiru lasterkarietan.
- Azkenik, hirugarren eta azken lotea SNFCrentzat izan da. Pakete horrek egunean bost zirkulazio ditu hiru linea horietatik.
·
Operadore berri
horien sarreren bitartez Adif-ek dio mugitzeko aukera gehiago edukitzeaz gain prezio
hobeak izango dituztela. Nahiz eta ez duten zehaztu tarifa berrien xehetasunik,
konpainia bakoitzaren negozio-estrategietako bat delako, esan zuen prezioak
jaistea zentzuzkoa dela, merkatuan sartzen diren konpainiek politika oldarkorrak
izango baitituzte merkatu-hobi gehiago erakartzeko, hala nola gazteak edo
familiak.
Naia Altuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.