2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

KLIMA ALDAKETAREN AURKA ENPRESEN KOALIZIOA

Klima-aldaketaren eraginak gero eta argiagoak dira, adituen ustetan eragin horien ondorioetan sektore pribatuko enpresak hartzen dituzten erabakiak garrantzia izango dute.  Madrilen Abenduaren 2tik 13ra, COP25 edo Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko 2019ko Konferentzia ospatu da eta honek duen programaren barruan aipatutako enpresak rol oso berezia izan dute.

Enpresek aurrera pausu handia eta kausarekiko konpromezua adierazi dute. Nazio Batuek CO2 emisioen eta  plastikoen erabileraren murrizketa eta bestelako ekimenekin adostasuna adieraziz. Antonio Guterres, Nazio batuen idazkari nagusiak, munduko enpresa handien laguntza aldarrikatu zuen klima aldaketak eragindako planetaren egoera latzak, buelta gabekoak izatera ez iristeko. Aliantzak beharrezkoak izango dira horretarako eta horien adibide  Business Ambition 1.5ºC dugu, Nueva York-en jaiotakoa.

Aliantzaren parte 36 herrialdetako 177 enpresa dira, 5,8 milioi langilerekin eta horien artean 14 espainiar konpainia aurkitu ditzakegu: Iberia, Telefonica, Glovo, Acciona, Red Electrica, Tendam, Cellnex, Valora etab. Accionako goiburuak, Jose Manuel Entrecanales, enpresa 1,5ºC ekimenaren aldera egin zuen Espainiako lehenengoetarikoa zela azpimarratu zuen, honek duen balioaren garrantzia ulertzen duelako.

Egindako hitzaldian , Entrecanalesek enpresak proposamen boluntarioetatik derrigorrezko konpromezuetara pasa behar direla esan zuen. Pariseko akordioan adostutako CO2aren merkatu efektiboa garatu eta aplikatu behar da. Batzuek, hori mehatxu gisa ikusiko dute eta enpresak duen politikaren arabera honen aurrean estrategia ezberdinak aplikatuko dituzte. Mehatxua abantaila bihurtuz, hau da, CO2ren erabilpenaren debekuak elektrizitatearen merkatu berriari ateak irekiko dizkio eta hori abantaila gisa erabili ahal izango da.

Bestetik,konpromezu hori goraipatzeko domeinu publikoko zerrenda bat egin beharko zela aipatu zen. Hau da, jendeak aldaketaren aldeko enpresei ahalik eta babes handiagoa emateko aukera emanez. Ekimen honek ere enpresak izan beharko luketen tranparentzia bultzatuko du.

Iberdrola enpresak ere, egoeraren aurrean erabakiak hartzen hasi da eta hauek dituzten CO2 emisioak 2030ean Europan 0 izatea saiatuko dira. Maila globalean hori 2050ean lortzea planteatu dute. Azken finean, gaur egun CO2 emisioak saihestezinak dira kasu gehienetan, eta beraz, aldaketak denbora behar du.

Azkenik, Inbertsore berriek ere, proiektu hauek bultzatzea oso garrantzitsua izango da. Enpresak akzionisten menpe daudelako gehienetan eta beraz inbertsoreek konpromezu erreala hartzea beharrezkoa izango da aldaketa- klimatikoaren aurka borrokatu nahi badugu, denon esfortzua beharrezkoa delako.

ITURRIAK:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.