2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Petrolioa enpresa munduan

 PETROLIOA ENPRESA MUNDUAN

Petrolio industriaren funtsa lurra zulatuz petrolioa ateratzea da. Munduan zehar ez da toki guztietan aurkitzen, ordea, hori dela eta, petrolioa aurkitzen diren lekuak oso esplotatuak daude. Horrez gain, gaur egun gure gizartean oso energia garrantzitsu bihurtu da eta edozein enpresak aurrera egiteko beharrezkoa da. Horren bidez, plastikoa fabrikatzen da, kotxeentzako gasolina ateratzen da eta egunero kontsumitzen ditugun gauzen gehiengoa dago petroliotik aterata. Hala eta ere, energia ez berriztagarria da, horrek esan nahi du, urteekin bukatu egingo dela, beraz, hainbat enpresa eta gobernuk haren esplotazioa bultzatu dute, eta jadanik, "gerrak" sortu dira honen eraginez.

Horren adibide da 1958an Arturo Frondiziren gobernuak azaldutako petrolioaren gerra. Horien helburua, ahalik eta hidrokarburo gehien erabiltzea zen. Ordea, ez da denboran hain atzera joan behar horrelako beste egoera baten aurrean egoteko.

2000.urteaz geroztik, Ameriketako Estatu Batuak oso interesatuak egon dira Afrikako ustiatzearekin, izan ere, Afrikak lur emaritsua du.

Garai hartako Bush presidenteak gerra azaldu zion Irak eta Siriako herrialdeei. Noski, gerra horren arrazoia ez zen petrolioa arma ilegalen erabilera baizik. Hala eta ere, gerra aurrera zihoan einean, Estatu Batuak petrolioaren lehen esplotatzaile bihurtu ziren. Irakek 112 mila milio barril petrolio zituen eta Estatu Batuek oso aukera ona ikusi zuten bertan.

Baina, zergatik du Estatu Batuak horrelako interesa petrolioan?

guerra del petroleo bilaketarekin bat datozen irudiakNagusiki, gaur egun Txinarekin batera munduko potentzia bat da. Horren ondorioz, herrialdeak produzitzen duena mundu osoan zehar saltzen da. Hori aurrera eramateko energia iturri asko behar du eta azken urteetako energia iturri nagusia petrolioa izan da. Energia iturri honen bidez, ezagutzen diren produktu guztiak egiten dira: plastikozko poltsak, umeen jolasak, ordenagailuak, bolligrafoak etab, hau da, plastikoa daraman guztia. Ez hori bakarrik, kotxeentzako konbustiblea ere hortik ateratzen da. Hainbeste dira bertatik atera daiteken gauzak ordezkaezina dirudiela. Aldiz, lehenago aipatu bezala, energia ez berriztagarria da eta ezinezkoa da jakitea noiz bukatuko den. Horren harira hasi zen "gerra" hau guztia.

alternatibas del petroleo bilaketarekin bat datozen irudiakEgoera ikustita, hainbat enpresa neurriak hartzen hasi dira. Auto munduan, esaterako, gasolina erabili ordez konbustrible gisa beste energia iturri batzuk erabiltzen hasi dira, adibidez: hidrogenoa edo elektrizitatea. Alternatiba hau berritzailea izateaz gain ekologikoa ere bada (petrolioa oso kutsakorra da).  Beste enpresa batzuk plastikoaren kontsumoa gutxitzen hasi dira, adibidez, plastikozko poltsak ordez telazkoak egiten. Elektrikaren munduak ere hainabt aldaketa egin ditu. Eguzki energia ereabiltzen hasi dira edo energia heolikoa.

Ondorioz, petrolioak guk uste baina eragin handiagoa du enpresa munduan. Honek urte gutxian eduki dituen eraginak izugarriak izan dira. Hori dela eta, beharrezkoa da egoeraz konturatzea eta neurriak hartzea, noizbat energia hau bukatu egingo delako eta gizarteak ezingo duelako aurrera egin. Hori gutxi balitz, kontuan hartu behar da oso kutsakorra dela eta ahalik eta lehen txikitu haren kontsumoa lurrean izango duen eragina txikia izango dela.

ITURRIAK:
https://www.politicaexterior.com/articulos/afkar-ideas/la-guerra-por-el-petroleo-en-siria-y-en-irak/
https://es.wikipedia.org/wiki/Industria_petrolera
http://www.accionecologica.org/petroleo/politicas-petroleras/191-la-guerra-petrolera-en-irak
https://es.wikipedia.org/wiki/La_batalla_del_petr%C3%B3leo


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.