2019(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA DENDAK

comercio online and store bilaketarekin bat datozen irudiakBizi garen mundu globalizatu honetan, ekonomia eta teknologia berriak elkarrekin doaz. Izan ere, azken urteetan garrantzia handia hartu duten "online" dendak eta teknologia berrien eragin handia dela  eta, dendek, bezeroak erakartzeko bide berriak bilatzeari ekin behar izan diote.

Gero eta gehiago dira, adibidez, denda fisikoa izateaz gain, web-orri bat dutenak. Horren bitartez, beraien negoziario ikusgaitasun handiagoa ematen diote bezeroen aurrean. Horrez gain, bezeroekin harreman zuzena mantentzeko "chat"-a erabiltzen dutenak ere, gero eta gehiago dira.

nuevas tecnologias y comercio bilaketarekin bat datozen irudiak"Force Manager"-en arabera, teknologia berriak erabiltzen dituzten negozioek, diru-sarreretan, %58ko igoera izaten dute. Esan beharra dago gainera, aurreko urtean, 2018an, Internetek 4 mila milioi erabiltzaileren zifra gainditu zuela. Beraz, zure produktu edo zerbitzua bertan izateak, eragin positiboa izango du zure negozioarengan, edozein kontsumitzaileren eskuetan baitago. Interneta plataforma global bihurtu da, non erabiltzaileek beren iritzia eman eta beren esperientzia partekatu dezaketen zuk saldu edo salduko duzun produktuaz.


Aurreko guztia dela eta, teknologia berriak garatuz doazen gizarte honetan, garrantzitsua iruditzen zait, komertzioek, neurri handiago edo txikiago batean, nolabaiteko presentzia izatea Interneten. Aurrera doan gizartean, gustatu edo ez, ukaezina da teknologia berriak gero eta presenteago daudela gure egunerokoan, eta gure negozioak ere aurrera egitea nahi badugu, garai berrietara moldatzen jakin behar dugula uste dut.

Informazio iturriak:
https://www.eldiario.es/murcia/murcia_y_aparte/influencia-nuevas-tecnologias-sector-comercial_6_509959045.html
https://economipedia.com/actual/como-afecta-la-revolucion-tecnologica-al-sector-servicios.html
https://www.forcemanager.com/es/blog/tecnologia-y-ventas/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.