AVLO izeneko kostu baxuko AVE-a
Renfe enpresak aste honetan zehar AVLO-ren zerbitzuei buruzko berriak eman ditu. AVLO 2020ko apirilaren 6ean martxan jarriko den AVE berri bat da, hau da, Renfe enpresaren tren berri bat. Apirilak 6ean zerbitzuak ematen hasi arren, tren horretan bidaiatzeko ticketak urtarrila amaieratik aurrera eskuragarri egongo dira. Oraindik ez dira ticketen prezioak argitaratu, baina deskontu batzuk aplikatuz %50-a merkeago izatera iritsi daitezkeela estimatu da.
Tren hau Madriletik aterako da eta Bartzelonara joango da, baina Bartzelonara iritsi baino lehen, Zaragozan izango du geldialdi bat. Oraindik ez dute zehaztu zenbat denbora iraungo duen bidaiak, baina esan dutenaren arabera, kostu baxuko trena izateaz gain, abiadura handiko trena izango da. Beraz, tren normal batek bidai berdina egiten 2h 30min inguru irauten baditu, tren honetan bidaiatuz gero, normalean baino gutxiago iraungo du.
Tren honek ez du Renfeko beste trenekiko antzarik izango, trenaren diseinua guztiz aldatu baita. Beste trenak guztiz zuriak dira, lerro more batekin, eta AVLO trenak, berriz, guztiz moreak izango dira, lerro laranja, zuria eta urdin turkesekin. Sartzeko ateei dagokionez, ez dira moreak izango, laranjak baizik. Argazkian ikusi daiteke nolakoa da kanpoko diseinua, eta hortaz gain “Renfe AVLO” jarriko du turkesa koloreko letra handiz. Horrez gain, tren hauetan besteetan baino %20 bidaiari gehiago sartzen dira ez dagoelako ez kafetegi bagoirik ezta jatetxe bagoirik ere ez. Bagoi horiek eserleku gehiago jartzeko erabiliko dira. Guztira 438 bidaiarientzat egongo da lekua, baina apirilak 6ean zerbitzuak hasiko dituen trena modelo honetako txikienetako bat izango da. Aurreikusita dago funtzio berdina dituen beste tren batzuk hasiko direla martxan eta bertan 581 bidaiarientzat lekua egongo da.
Azkenik, argi dago tren honek kalte handiak izango dituela konpetentziarako, konpetentziak seguraski bezero asko galduko dituztela tren honen prezioa ikusita eta bidai batzuen ondorioz bezeroek ikusten dutenean benetan denbora gutxiago irauten duela Madriletik Bartzelonarako bidaiak. Gainera 2021ean aurreikusi dute beste leku gehiagotarako jartzen hastea. Horrez gain, aurreikusi dute Frantziako SNCF enpresak eta Italiako ILSA-Trenitalia baita ere 2021erako kostu baxuko eta abiadura handiko trena martxan jartzea, beraz, enpresa horiek beraien trenak Espainiara iritsi arte Renfe izango da Espainian maiztasun handiagoarekin eskaintzen dituen trenen enpresa.
Bibliografia:
-https://www.elmundo.es/economia/2019/12/11/5df0d9f321efa00e608b4618.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.