Ohikoa da Garbera, Urbil edo antzeko saltokiera joatea baina nola egiten dute hondakinen kudeaketa? Gu alderdi horietaz ez daukagu ezta ideiarik ere ez, beraz gai hau aproposa iruditzen zait. Ni, enpresek nola egiten duten Urbilen oinarrituko naiz.
Urbil bezalako merkataritza gune batek sortzen duen hondakina bereiztea lan handia dela ez dago dudarik. Gaur egun, Urbilek 65 komertziotako hondakinak errebisatu eta sailkatzen ditu, Eroskirenak izan ezik.Herrialde garau batean gaudela kontuan hartuz, oinarrizkoa da horrelako saltokiek ahalik eta gehien birziklatzea bilatzea.Bestalde, enpresa gehiagorekin lan egiten dute bestelakoak bereizteko: beira, lanpara hondatuak, pilak, arropa, olio erabilia... Horretarako, birziklatzeko puntu bereziak dituzte.
Piresen esanetan, (hondakinen bereizketa selektiboa egiteko pedagogia) gaur egun saltokiek orokorrean “nahiko ondo” birziklatzen dute, salbuespenak salbuespen. Salbuespen nabarmena McDonal´s dela ez da dudarik. Piresek dioenez, eguraldi txarreko egunetan McDonald’s eta janari lasterreko lokalak beteta egoten dira, eta langileek duten asaldurarekin nahiko gaizki birziklatzen dute; askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete ondo bereizi dezaten. Horrelako janari lasterren enpresek, erabilipen bakarra duten produktuekin egonten dira lanean: kartoizko kaxak, plastikozko sardexkak...beirazkoak eta garbitu beharrean aukera errezera jotzen dute. Enpresa multinazional bat dela kontuan hartuta, imaginatu dezakezue zenbat eta zenbat milaka kilo tona sortu behar duten.
Arazoa nabarmena da: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar.Horregatik enpresei lokala jarri aurretik hainbat baldintza jartzen dizkiete hondakinen kudeaketaren inguruan.Hondakinen produkzio masiboa geratzeko irizpiderik ez dago ordea, eta Lobatok aitortu du ia ezinezkoa litzatekeela halakorik.
Horrenbestez, enpresa guztiek ingurumenarekin kontzientzia eta erantzukinzuna izan behar dute etekina ateratzeaz gain. Honekin esan nahi dut, ez direla itsutu behar soilik etekina ateratzeaz, beste hainbat faktore ere kontuan eduki behar dira eta ingurumena haietako bat da. Eta ikusi den antzera, Mc Donal´s, Burger King-ek ez dutela hori kontuan hartzen eta gehiegizko hondakinak sortzen ari direla.Jakina da larrialdi klimatologiko baten aurrean gaudela, beraz, ingurumen kontuarekin enpresak zorrotzagoa izan beharko lukeetela, horrela izan ezean, zigorrak egon beharko lirateke.
Informazio Iturria:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2669/hondakinen-kudeaketa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.