2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Japoniak 110.000 milioi euro inbertituko ditu ekonomia sustatzeko

abe shinzo bilaketarekin bat datozen irudiak
Orain dela hilabete batzuk, Faxai eta Hagibis tifoiek Japonian gogor jo zuten. Tifoi hauek sortu zituzten kalteei aurre egiteko, Japoniako estatuak Shinzo Abe ministroaren bitartez, ekonomian 110.000 milioi euro (13,2 bilioi yen) inbertitzea erabaki dute hau sustatzeko. Tifoiak alde batera utzita, Abe-ren beste xede bat Japoniako ekonomiak duen ezegonkortasun finantzarioa bai herrialdearen barruan eta baita herrialdearen mugetan egonkortzea izango litzateke.

Ekonomian kantitate hauek inbertitzen, lortuko lukeetena ez litzateke enpresa pribatuek publikoei oraindik eta distantzia gehiago eramatea, izan ere, 110.000 milioi euroren erdia Abe-k ordainduko du, falta dena, aldiz, sektore pribatuak jartzea nahi du ministroak. Japongo politika ekonomikoei, “Abenomics” deitzen zaie, politika ekonomiko hauek asmatu egin ziren munduko hirugarren potentzia bilakatu ahal izateko. Inbertsio honek hamabost hilabeteko (ozta-ozta hamasei) iraupena izango du, balioa 2019ko abenduaren 5ean hasiko da eta 2021eko apirilaren 1ean amaituko da hor bukatzen baita urte fiskala. 

Nire iritziz, hainbat webguneetan begiratzen egon naizenez, esan dezaket Japoniako estatuaren ideia oso garrantzitsua dela aurrera eramatea. Lehen begiratuan, gizarte osoaren onurarentzat dirudielako, gero gauza ezberdin bat da noraino beteko duten esandakoa. Hedabide askok bat etortzen dira, herrialdeak jasaten ari den egoera ez dela guztiz hoberena (okerren daudenak langile-klaseak direla), eta horregatik egoera honetan parte hartzea beharrezkoa ikusten dute. Beste hedabide askok diote, kausa argi batengatik egingo dutela inbertsio hau, urrian BEZ-a igotzeak ekarri dituen kalteengatik, ez beraien borondateagatik.

Bibliografia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.