Pescanova enpresaren porrota
Manuel Fernandez de Sousa Pescanova enpresako burua zena aste honetan izandako epaiketan honako hau esan du "Pescanova enpresaren porrotaren kalte handiena nik jaso dut, guztia galdu dut". Enpresa honek 1.667 milioi euroko galera izan zuen eta enpresako burua izandakoari zortzi delitu inputatu zaizkio. Honek, porrotaren errua erdizka onartu du baina inputatutako zortzi delituei buruzko informaziorik edo datu zehatzik ez ditu eman.
Esan bezala, epaitegian zehar Sousak ez zituen datu garrantzitsurik eman horregatik behin baino gehiagotan atentzioa deitu behar izan zioten. Enpresako zuzendari ohia onartu zuen hainbat arazoei aurre egiterako orduan gaizki egin zuela : izokinaren negozioa garaiz ez saltzea, zorra berriro negoziatzea... Baina nahiz eta hainbat akats egin zituen enpresak diru faltarengatik ez direla porrotera iristen baieztatu du. Horrez gain bere lanaldian egindako puntu hauek indartu egin ditu: "Hornitzaile guztiak garaiz kobratu dute", "Ez dira lan posturik galdu", "Azken finean ez dugu hain gaizki egin", esaldi honekin bukatu du.
Azkenean, fiskaltzak 28 urteko espetxeratzea eskatu du eta horrez gain 22 milioi euroko isuna eskatu dio Sousari. 2010 eta 2011 urteetako zorra zena baino txikiagoa zela adieraztea izan da isun honen arrazoi nagusietako bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.