2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Black Friday


                                            Black Friday

 Black Friday -a urtero ospatzen den egun bat da non komertzioak deskontu bereziak eskaitzen dituzte. Egun honek izugarrizko kontsumoa sortzen du, baina gure buruari galdetu behar diogu galdera garrantsitsu hau: behar dugu erosten ditugun gauza guztiak edo erotu egiten gera deskontuak ikusterakoan?  
Black Friday-a Estatu Batuetan hasi zen,  honen bidez komertzioek saldu gabeko stocka-z libratzeko soluzio oso erraza topatu zuten, baino gaur egun zerbait guztiz desberdina da. Black Friday-a "kapritxo" egun bat bezala dugu, non asko gustatzen zaigun top hura erosteko eskusa perfektoa aurkitzen dugu, eta askotan beharrezkoak ez diren gauzekin etxeratzen gara bakarrik deskontuan daudelako.  Honela hasten dira Gabonetako erosketak eta Errege egunean amaitzen dira. Hilabete honetan zehar, familia batzuk oso justu ibiliko dira ekonomikoki kontsumismoaren eraginagatik.
Egun honek ez dituzte bakarrik familiek sufritzen, baita Komertzio txikiek ere. Komertzio hauek ez dira gai enpresa handiek eskaintzen dituzten deskontuekin lehiatzeko, eta kalte handia suposatzen die. Komertzio txikiek gehienetan kalitate handiagoko produktuak eskaitzen dituzte non ezin izaten dituzte egundoko deskontuak eskaini. Gainera, dituzten marjinak justuak dira eta ezin dute deskontu handiak egin. 
Bestalde, gehienetan komertzio handietan saltzen diren produktuak atzerrian egiten dira.  Askotan langileei oso gutxi ordaintzen zaie eta oso egoera kaskarretan bizi dira, material eta gaiak oso merkeak eta kalitate txarrekoak erabiltzen dituzte eta honen bidez gai dira deskontu oso handiak eskaintzeko.
Bain, beharrezkoa dugu erosten ari garena?                                                                    Kasu gehienetan ez, kontsumo konpulsiboa deskontu "zoragarrien" kausa da, askotan merkatuak pentsarazten gaitu ezinbestekoa dugula jertse zoragarri hori, edo motxila modernoena, azkeneko modeloa mugikorrean... Hau guztia marketing-aren kontsekuentzia da eta sarritan beharrezkoak genituen gauza hauek gure armairu bukaeran edo inoiz erabil gabe geratuko dira. 
.
  black friday bilaketarekin bat datozen irudiak          black friday bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.