2019(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Kontsumitzailearen psikologia


KONTSUMITZAILEAREN PSIKOLOGIA


Guztiok dakigunez bezala, enpresen helburu nagusia ahalik eta diru gehien irabaztea da. Hori dela eta, enpresentzat oso garrantzitsua da ezagutzea nolakoa den kontsumitzaileen portaera produktu edo zerbitzu bat kontsumitzeko garaian. Kontsumitzailearen psikologia arduratzen da portaera horien ikerketaz.

Kontsumitzailearen psikologia edo ekonomia konduktuala kontsumitzailearen portaera eta erosketa batean eragiten duten alderdi psikologikoak ikertzen dituen psikologiaren alorra da.

Kontsumitzaileren psikologiaren arabera, hauek dira kontsumitzailearen portaera analizatzeko kontuan eduki behar diren alderdiak:
  • Alderdi pertsonalak: Elkar bereizten gaituzten ezaugarriak.
  • Osagai kognitiboak: Kontsumitzailearen psikologiak informazioa nola prozesatzen eta kontsumoari dagokionez erabakiak nola hartzen ditugun ikertzen du.
  • Elementu konduktualak: Marka bat kontsumitzaile potentzialengana hurbiltzeko estrategia bat diseinatzeko ikertzen da kontsumitzailearen psikologia.
  • Alderdi sozialak: Lurralde bakoitzeko ezaugarri sozialak ikertzen dira marketing estrategia bat sortu ahal izateko.
  • Alderdi emozionalak: Produktu batek transmititu edo eragin behar dituen sentimenduak.
Horretaz gain, psikologiaren alor honen arabera, hiru kanpo taldek eragina daukate ondasun bat erosterako garaian gertatzen diren prozesuetan, baita ondasun hori erosteko azkeneko erabakian ere: 

  • Lehenengo taldea: Talde honetan familia edo pertsona hazten den gertuko ingurua hartzen da kontuan, izan ere, talde honetan ikasten ditugu erosteko ohiturak.
  • Bigarren taldea: Hemen gure bizitzaren momentu batean eragina izan duten lagunak, bikoteak, erakundeak… hartzen dira kontuan.
  • Hirugarren taldea: Hemen beraiekin kontaktu fiskoa izan ez ditugun eragileak hartzen dira kontuan, esate baterako, komunikabideak, youtuberrak...
Baina aurreko hiru talde horiek ez dira kontsumitzaileen portaeran eragina daukaten faktore bakarrak:
  • Kultura
  • Estatus soziala
  • Emozioak
Bestalde, kontsumitzailearen psikologiaren barruan kontsumitzailearen portaera azaltzen duten hainbat teoria daude:
  • Eremu teoria: Teoria honen arabera, kontsumoa, erosteko orduan gauden lekuaren araberakoa da.
  • Psikoanalisian oinarritutako modeloa: Gure morala, sena eta alderdi kontziente eta inkontzienteen arabera erosten dugula defendatzen du.
  • Eremu soziologikoa: Gure kultura eta talde sozialaren arebera kontsumitzen dugula esaten du.
  • Teoria ekonomikoa: Teoria honen arabera errentagarriagoa dena erosten dugu.
Amaitzeko, nire iritziz, kontsumitzailearen psikologia oso baliagarria da enpresa guztientzat, izan ere, psikologiaren alor honek ahalbidetzen duen informazioa erabiliz, enpresek kontsumitzaileak gehiago erosteko estrategiak egin ahal ditzakete. Esate baterako, kontsumitzaile talde zehatz bati zuzendutako publizitatea egin, ondasunak aurkezteko moduan aldaketak egin (kolorea, forma, kokapena…)…

BIBLIOGRAFIA:
  • https://es.wikipedia.org/wiki/PsicologĂ­a_del_consumidor
  • https://lamenteesmaravillosa.com/psicologia-del-consumidor-caracteristicas-modelos-teoricos/
  • https://www.gestiopolis.com/psicologia-del-consumidor/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.