2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena


Resultado de imagen de amazon


Amazonen energia berriztagarria


Amazonek 70 proiektu baino gehiago ditu energia berriztagarria erabiltzeko eta lehenengoa Espainian izango da, Sevillan kokaturiko eguzki plaken multzo erraldoiaren bidez. Aurreikusten da 149MW-ko energia lortuko duela.



Amazon enpresak iadanik proiektu batzuk zituen energia berriztagarriari zegokiona baina, esan beharra dago, ez duela inoiz eguzki energia multzo hain handiak erabili. Espainian energia berriztagarriei dagokienez izandako proiektu berriena izango da hau.

Plaka hauen kokapena Sevillan izango dela argitaratu dute, gutxi gorabehera 2020ean. lehen aipatu bezala 149 MW-ko energia lortuko du eta 300.000 megawatt/orduko sorrera izango du Amazon Web Servicesek (AWS) dioenez.

Enpresak honako hau komunikatu du "Este año hemos lanzado The Climate Pledge, estableciendo como meta cumplir con el Acuerdo de París diez años antes y conseguir neutralizar nuestras emisiones de carbono para 2040”. Parisekin egindako akordioa karbonoaren isurketa murriztea izan zen eta iadanik bidean daude 2024erako %80-eko energia berriztagarria erabiltzea eta 2030erako %100-a.

Amazonek helburu hauek sustatzeko web-orri bat egin du nun informazio ugari eskaintzen duen karbonoak izandako arrastoen inguruan. Orain dituzten helburu, proiektu eta inbertsio berrien oinarria Amazonek izango duen helburuan oinarritzen da eta lortu nahi dutena da bidalketak egiterako garaian ahalik eta karbono gutxiena erabiltzea da. 

Resultado de imagen de amazon energia renovable

Hau guztia esan eta gero, nere iritzia proiektu honekiko positiboa da, izan ere, energia berriztagarria erabiltzean aurrerapauso izugarriak ematen ditugu kutsaketei dagokionez. Gainera, Amazon bezalako enpresa handi batek horrelako proiektuak aldarrikatzen dituenean jendea bultzatzen du kutsaketetan ere modu batean zein bestean laguntzea, hau da, Amazonek energia berriztagarria erabiltzen badu, bertako bezeroak ere energia berriztagarri hori erabiliko dute eta gainera, iragarki hauek ikusi eta gero biztanleria zein gainerako enpresak bultzatu ditzakete horrelako proiektuak gauzatzera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.