2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

GLOBALIA ETA BARCELOREN FUSIOA

GLOBALIA ETA BARCELOREN FUSIOA


Globalia espainiako lehen talde turistikoa da. Hau, beraien artean lehiatzen duten zenbait bidaia enpresek osatzen dute.
Barceló espainiar enpresa multinazionala da. Dituen hotelek eta bidaia agentziek bere sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bat bihurtzen dute. Barcelo, Globalia bezala taldeko bidaia agentzia bat da eta 23 herrialdeetan banatutako 505 bidaia agentzia ditu. Enpresa honek hainbat marka merkaturatzen ditu, horien artean, Barceló bidaiak eta Barceló oporrak daude.
Bi bidaia enpresa handi hauek akordio bat itxi dute bien arteko fusioa egiaztatzen duena, horrela turismo sektoreko enpresa handienetariko bat sortuz.
Fusioa eginez gero, sortuko den enpresa turismo sektoreko handienetariko bat izateaz gain, salmenta gehien edukiko dituen enpresa izango da turismo arloan.

Barcelo enpresak, Avoirs, B the Travel Brand, Catai, Rhodasol, Bedtoyou eta BCD travels y BCD meetings&events negozioak gehituko ditu. Globaliak aldiz, Halcon viajes, viajes ecuador, Geomoon, Travelplan, Welcome eta beste hainbat negozio gehituko ditu. Bien helburua merkataritza-establezimendu bat bera ere, ez istea da.

Fusio horren eraginez sortuko den enpresa, “Viajes el corte ingles” bidaia enpresa baino handiagoa izango da. Bi enpresa hauen fusioak 6000 langilerentzako lanpostuak emango ditu.

Gainera bi enpresa hauek bateratzeak, turismo munduko enpresa handiei konpetentzia egitea ez ezik, internet bidezko bidaia agentziei konpetentzia egitea ahalbidetuko die. Bateratze honekin, Globaliak duela denbora batetik lortu nahi duena lortuko du; bazkide baten bilaketa bidaia agentziak alde batera uzteko, hau da, konpetentzia desagerrarazteko turismo arloko enpresa handienetariko bat bihurtuz.

Iturriak: 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.