Gabonetan gauzatzen den kontsumoa
Gabonak iritsi dira eta opariak erosteko garaia da
familiako guztiontzat, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak, etab. Berez gabonak
familiarekin egoteko garaia da, momentu onak guztiok elkarrekin pasatzeko,
baina askok esaten dute kontsumitzeko asmakizun bat dela, izan ere, gabionak
dira urtean gehien kontsumitzen den garaia, bai janariak ( gabonetako afari eta
bazkarietarako), bai opariak ere eta gaur egun erosten diren opari asko
teknologiarekin zerikusia dute, gero ere koloniak, arropa eta jostailuak oparitzen
dira.
Gabonetan
lan postu asko eskaintzen dira, gauzatzen den kontsumismoarengatik. Hala ere,
lan postu horiek ez dira finkoak ez betierekoak, baina paroan dagoen jende
askok lan postu horiek eskertzen dituzte, baita gazteek ere, diru kantitate
txiki bat ateratzeko aukera onak ateratzen direlako. Adibidez supermerkatu
askotan jendea bilatzen dute gabonetako kanpainan parte hartzeko, baita denda
askotan ere. Lan berezi batzuk ere sortzen dira gabonetan, adibidez olentzero
eta errege magoen kabalgatan agertzen diren pertsona batzuei diru bat ordaintzen
zaie.
Gero ere badaude enpresa batzuk gabonak aprobetxatuz
haien produktuak kantitate handiagoetan saltzeko aukera ikusten dutenak.
Adibidez coca-colak gabonetan oso kanpaina handia egiten du bai iragarkien
bidez eta baita supermerkatuetan haien produktuak forma espezifiko batean
jarriz, haien koloreak gorria eta zuriak direnez gabonekin zerikusi handia du.
Gainera egiten dituzten iragarkietan ez dute produktua saltzen, baizik eta
sentsazio edo sentimendu bat eta gabon garaia denez familiarekin lotzen dituzte
iragarki asko gertutasun sentsazioa transmitituz. Azken finean gabonak aukera
handiak sortzen dizkie enpresei haien produktuak edo zerbitzuak saltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.