2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Birziklatuz dirua irabaztea

BIRZIKLATUZ DIRUA IRABAZTEA

Askoren iritziz arte modernoa zaborra besterik ez da. Andriy Pilat ukraniarraren kasuan, ordea, literala da hori. Izan ere, bere obra kaleko zaborrontzietatik hartutako plastikoekin egina dago. 

Andriyk bere artelan ia guztiak saldu eta hainbat arte galerietan esposaketak egin ditu, negozio errentagarri eta artistiko bat sortuz. Bere kabuz hasi zen plastikoa artean eraldatzen. Material iraunkor horren gehiegizko pilaketak ikustea izan zen hastera bultzatu zuena. Arazoari bere moduan aurre egiten saiatu eta lehen lana bukatu zuenean, hainbeste gustatu zitzaion non beste lan gehiago egitea erabaki zuen.

Artista ukraniar honen kasuak  erakusten du gizarte erantzunkizun korporatiboak eta kutsu soziala duten negozioek zer nolako garrrantzia hartzen ari diren azken boladan. Andriyen hitzetan, negiozioa ondo doakio eta errentagarria da  baiekonomikoki eta bai bere profil artistikoarentzat.

Nire iritziz, interesgarria da horrelako kasuak ikustea pertsona bakoitzak indibidualki mundua hobetzeko dugun ahalmena eta horrek ekar dezakeen konpentsazio ekonomiko posiblea erakusten baititu. Gaur egungo gizarteak dituen arazo asko konpontzeko ekintzak lehenik norbanakoaren nahietik etorri behar direla erakusten du. Espero dut horrelakoak gero eta gehiago errepikatzea eta enpresek eta erakunde publikoek eredu hauek maizago jarraitzea.

BIBLIOGRAFIA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.