Apple-en Obselesentzia programatua eta Back Market
Askotan entzun izan dugu “obselesentzia programatua” hitza, baina zer da benetan eta nola funtzionatzen du? Modu erraz batean ulertzeko, produktu baten bizitza erabilgarriaren amaiera zehaztea edo programatzea da, hau da, bukaera zehatza ezartzea. Ekoizleak produktuaren diseinua egiten duenean: produktuaren erabilgarritasun denbora erreala kalkulatzen du eta modu honetan lortzen da “obselesentzia programatua”.
Apple enpresa multinazionala urte askotan zehar leporatua izan da hau hainbat modutan praktikan jartzeagatik, izan ere, AGCM-en (Autoridad Italiana Garante De La Competencia ) arabera, Apple-ek komertzio praktika injustuak burutu ditu: kontsumitzaileak arazo larriak eragin ditzaketen eguneratzeak deskargatzera behartzeagatik eta hortaz produktuen funtzionamendua modu nabarmen batean murriztuaz. Ondorio gisa autoritate honek 10 milioiko multa jarri dio. Egoera hau ikusita, zergatik burutu ditu ekintza hauek, hau da, zein da honen helburua? Erantzuna modu orokor batean dirua izango litzateke, baina helburu asko daude tartean.
- Gure kontsumoa areagotzea da, hau da, kontsumitzaileek erosten dutena behin erosi beharrean, gehiagotan erosiko dutela ziurtatzea da
- Kalitatezko produktuak sortu beharrean etekin ekonomikoa sortzea
- Ahalik eta gehien saltzea
- Helburua ez da beharrak asetzeko haztea, hazten jarraitzea baizik.
Egoera honi aurre egiteko beste gauza askoren artean Back Market sortu zen. 2014an Frantzian jaio zen on-line salmentarako plataforma bat da, produktu elektroniko “reakondizionatuak” eskaintzen dituena soilik. Bertan arrakasta handia lortu zuela- eta, Espainia, Alemania, Italia, Belgika eta Estatu Batuetara zabaldu da. Enpresa honek argi utzi du: kontsumitzea kontsumitzeagatik ez dela zuzena eta hainbat modu daudela kontsumitzeko. Nola funtzionatzen du eta zer saltzen dute? Bezeroek itzulitako elementuak, inperfekzioren bat dutenak (funtzionamenduari eragiten ez diotenak), jatorrizko paketetik atera dituztenak edo biltegian kalteak jasan dituzten produktuak dira, hau da, etiketarenpean saltzea ahalbideratuak ez diren produktu BERRIAK dira, beraz, bigarren aukera ematen zaie merkatu mota honetan prezio moderatu batean (% 70eko deskontuekin) eta kualifikatutako talde teknikoak berrikusi, konpondu eta probatu ondoren saltzen dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.