2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Posta bidezko marketina 2019an


Resultado de imaxes para email marketingGaur egun, marketin digitala oso modan jarri den eta enpresentzat oso onuragarria bilakatu den  sistema da. Gainera, teknologia eguneratzen doan heinean, marketin sistema eboluzionatzen doa kontsumitzaileetan eragiten duen moduaren arabera. Hortaz, tresnak aldatzen doaz, komunikatzeko modua aldatzen doa, helburuak aldatzen doaz... eta horien artean eboluzionatzen ari den gauza esanguratsuenetako bat posta elektronikoa da.

Posta elektronikoa 2'8 billoi pertsonek komunikatzeko sistematzat erabiltzen dute eta aktibotasun horrek onura baino ez du ekarri enpresentzat, kontsumitzaileei modu zuzenean zuzentzeko aukera ematen baitu eta oso emaitza onak ekarri ditu orain arte. Hala ere, modu zehatz eta egoki batean egin ezean ezinezkoa da sistema hau errentagarria izatea. Horregatik, sekulako garrantzia dauka prozesua nola ematen den eta zer garaitan egiten den, Gabonak edo "Black friday"-a esaterako aukera paregabeak dira estrategia hau aurrera eramateko.

Prozesua martxan jarri baino lehen ezin bestekoa da helburuak argi izatea; erosleekin harreman zuzena izan, berri eta nobedadeak iritsarazi, irudi edo marka ondo transmititu, iritzi desberdinak jaso hobekuntzak egiteko eta konpromezua sortu. Behin helburu horiek ongi finkatuak daudenean, errentagarritasuna ziurtatzeko kontuan hartu beharrekoa da zenbat pertsonari bidali , ez baita beti onuragarriagoa izango kopurua ahal den handiena izatea. Hala ere, azpimarratu beharreko abantaila da honek suposatzen duen gastu baxua, 0'001 eta 0'02 euro artean dago, hau da, edozein enpresak hori ordaintzeko aukera du. Horrez gain, momentuan eta nahi haina pertsonei iristen zaion mezua da, enpresari agerikotasuna lortzen laguntzen diona eta markari irudia jartzen eta zabaltzen ere. Bidaltzen diren mezu guztiak, ordea, ez dute interes berdina piztuko bezero guztietan eta beraz, garrantzitsua izango da pertsonalizatzea, bakoitzari zer gaietako informazioa bidali behar zaion jakiteko; postak lan hori asko erraztuko du. Bestalde, posta elektroniko bidezko marketin kanpainak neurgarriak dira; hots, aukera ematen dute informazio eta detaile asko biltzeko eta bide batez eragina duen jakiteko. Hori gutxi balitz, automatizatzeko gaitasuna dute, hau da, berriak eta informazioa zabaltzeak ez du denbora gehiegi suposatuko, automatikoki lan egiten duelako eta badakielako zer informazio nora bidali.

Ala baina, gauza gehienek bezala honek ere badu bere alde txarra eta gainera 2019an ondorio batzuk jasoko ditu sistema honek, azken finean orain zailagoa da eroslearen arreta lortzea duela hamar urte baino, gauzak berriak direnean inpaktu gehiago sorrarazten dute eta.
Desabantaila nabarmenetako bat, posta oso gauza pertsonala dela da eta pribatutasuna inbaditzen duela sentitzeko arriskua dakar. Azkenik, mezu gehiegi bidaltzeak eroslea nazkatu dezake eta kasu batzuetan postak spam moduan jaso ditzazkeenez, zuzenean zaborrontzira mugitzen dira, irakurleak  horren berri ez izatea eraginez. Beraz; hau guztia aztertu ondoren, marketina egiteko baliabide errentagarrienetako bat dela ziurta dezakegu nahiz eta, guztiak bezala kontraesan batzuk izan.

Resultado de imaxes para email marketing









Url-ak:
https://noticiasdelaciencia.com/art/34019/11-beneficios-del-email-marketing
https://www.antevenio.com/blog/2019/12/6-empresas-que-lo-estan-haciendo-bien-en-email-marketing-para-navidad/
https://www.mdirector.com/email-marketing/email-marketing-en-2019.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.