2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

KLIMA ALDAKETAREN AURKA ENPRESEN KOALIZIOA

Klima-aldaketaren eraginak gero eta argiagoak dira, adituen ustetan eragin horien ondorioetan sektore pribatuko enpresak hartzen dituzten erabakiak garrantzia izango dute.  Madrilen Abenduaren 2tik 13ra, COP25 edo Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko 2019ko Konferentzia ospatu da eta honek duen programaren barruan aipatutako enpresak rol oso berezia izan dute.

Enpresek aurrera pausu handia eta kausarekiko konpromezua adierazi dute. Nazio Batuek CO2 emisioen eta  plastikoen erabileraren murrizketa eta bestelako ekimenekin adostasuna adieraziz. Antonio Guterres, Nazio batuen idazkari nagusiak, munduko enpresa handien laguntza aldarrikatu zuen klima aldaketak eragindako planetaren egoera latzak, buelta gabekoak izatera ez iristeko. Aliantzak beharrezkoak izango dira horretarako eta horien adibide  Business Ambition 1.5ºC dugu, Nueva York-en jaiotakoa.

Aliantzaren parte 36 herrialdetako 177 enpresa dira, 5,8 milioi langilerekin eta horien artean 14 espainiar konpainia aurkitu ditzakegu: Iberia, Telefonica, Glovo, Acciona, Red Electrica, Tendam, Cellnex, Valora etab. Accionako goiburuak, Jose Manuel Entrecanales, enpresa 1,5ºC ekimenaren aldera egin zuen Espainiako lehenengoetarikoa zela azpimarratu zuen, honek duen balioaren garrantzia ulertzen duelako.

Egindako hitzaldian , Entrecanalesek enpresak proposamen boluntarioetatik derrigorrezko konpromezuetara pasa behar direla esan zuen. Pariseko akordioan adostutako CO2aren merkatu efektiboa garatu eta aplikatu behar da. Batzuek, hori mehatxu gisa ikusiko dute eta enpresak duen politikaren arabera honen aurrean estrategia ezberdinak aplikatuko dituzte. Mehatxua abantaila bihurtuz, hau da, CO2ren erabilpenaren debekuak elektrizitatearen merkatu berriari ateak irekiko dizkio eta hori abantaila gisa erabili ahal izango da.

Bestetik,konpromezu hori goraipatzeko domeinu publikoko zerrenda bat egin beharko zela aipatu zen. Hau da, jendeak aldaketaren aldeko enpresei ahalik eta babes handiagoa emateko aukera emanez. Ekimen honek ere enpresak izan beharko luketen tranparentzia bultzatuko du.

Iberdrola enpresak ere, egoeraren aurrean erabakiak hartzen hasi da eta hauek dituzten CO2 emisioak 2030ean Europan 0 izatea saiatuko dira. Maila globalean hori 2050ean lortzea planteatu dute. Azken finean, gaur egun CO2 emisioak saihestezinak dira kasu gehienetan, eta beraz, aldaketak denbora behar du.

Azkenik, Inbertsore berriek ere, proiektu hauek bultzatzea oso garrantzitsua izango da. Enpresak akzionisten menpe daudelako gehienetan eta beraz inbertsoreek konpromezu erreala hartzea beharrezkoa izango da aldaketa- klimatikoaren aurka borrokatu nahi badugu, denon esfortzua beharrezkoa delako.

ITURRIAK:


AVLO izeneko kostu baxuko AVE-a


AVLO izeneko kostu baxuko AVE-a 

Renfe enpresak aste honetan zehar AVLO-ren zerbitzuei buruzko berriak eman ditu. AVLO 2020ko apirilaren 6ean martxan jarriko den AVE berri bat da, hau da, Renfe enpresaren tren berri bat. Apirilak 6ean zerbitzuak ematen hasi arren, tren horretan bidaiatzeko ticketak urtarrila amaieratik aurrera eskuragarri egongo dira. Oraindik ez dira ticketen prezioak argitaratu, baina deskontu batzuk aplikatuz %50-a merkeago izatera iritsi daitezkeela estimatu da. 
Tren hau Madriletik aterako da eta Bartzelonara joango da, baina Bartzelonara iritsi baino lehen, Zaragozan izango du geldialdi bat. Oraindik ez dute zehaztu zenbat denbora iraungo duen bidaiak, baina esan dutenaren arabera, kostu baxuko trena izateaz gain, abiadura handiko trena izango da. Beraz, tren normal batek bidai berdina egiten 2h 30min inguru irauten baditu, tren honetan bidaiatuz gero, normalean baino gutxiago iraungo du. 
Tren honek ez du Renfeko beste trenekiko antzarik izango, trenaren diseinua guztiz aldatu baita. Beste trenak guztiz zuriak dira, lerro more batekin, eta AVLO trenak, berriz, guztiz moreak izango dira, lerro laranja, zuria eta urdin turkesekin. Sartzeko ateei dagokionez, ez dira moreak izango, laranjak baizik. Argazkian ikusi daiteke nolakoa da kanpoko diseinua, eta hortaz gain “Renfe AVLO” jarriko du turkesa koloreko letra handiz. Horrez gain, tren hauetan besteetan baino %20 bidaiari gehiago sartzen dira ez dagoelako ez kafetegi bagoirik ezta jatetxe bagoirik ere ez. Bagoi horiek eserleku gehiago jartzeko erabiliko dira. Guztira 438 bidaiarientzat egongo da lekua, baina apirilak 6ean zerbitzuak hasiko dituen trena modelo honetako txikienetako bat izango da. Aurreikusita dago funtzio berdina dituen beste tren batzuk hasiko direla martxan eta bertan 581 bidaiarientzat lekua egongo da. 

AVLO bilaketarekin bat datozen irudiak

Azkenik, argi dago tren honek kalte handiak izango dituela konpetentziarako, konpetentziak seguraski bezero asko galduko dituztela tren honen prezioa ikusita eta bidai batzuen ondorioz bezeroek ikusten dutenean benetan denbora gutxiago irauten duela Madriletik Bartzelonarako bidaiak. Gainera 2021ean aurreikusi dute beste leku gehiagotarako jartzen hastea. Horrez gain, aurreikusi dute Frantziako SNCF enpresak eta Italiako  ILSA-Trenitalia baita ere 2021erako kostu baxuko eta abiadura handiko trena martxan jartzea, beraz, enpresa horiek beraien trenak Espainiara iritsi arte Renfe izango da Espainian maiztasun handiagoarekin eskaintzen dituen trenen enpresa. 

Bibliografia:
-https://www.elmundo.es/economia/2019/12/11/5df0d9f321efa00e608b4618.html

Birziklatuz dirua irabaztea

BIRZIKLATUZ DIRUA IRABAZTEA

Askoren iritziz arte modernoa zaborra besterik ez da. Andriy Pilat ukraniarraren kasuan, ordea, literala da hori. Izan ere, bere obra kaleko zaborrontzietatik hartutako plastikoekin egina dago. 

Andriyk bere artelan ia guztiak saldu eta hainbat arte galerietan esposaketak egin ditu, negozio errentagarri eta artistiko bat sortuz. Bere kabuz hasi zen plastikoa artean eraldatzen. Material iraunkor horren gehiegizko pilaketak ikustea izan zen hastera bultzatu zuena. Arazoari bere moduan aurre egiten saiatu eta lehen lana bukatu zuenean, hainbeste gustatu zitzaion non beste lan gehiago egitea erabaki zuen.

Artista ukraniar honen kasuak  erakusten du gizarte erantzunkizun korporatiboak eta kutsu soziala duten negozioek zer nolako garrrantzia hartzen ari diren azken boladan. Andriyen hitzetan, negiozioa ondo doakio eta errentagarria da  baiekonomikoki eta bai bere profil artistikoarentzat.

Nire iritziz, interesgarria da horrelako kasuak ikustea pertsona bakoitzak indibidualki mundua hobetzeko dugun ahalmena eta horrek ekar dezakeen konpentsazio ekonomiko posiblea erakusten baititu. Gaur egungo gizarteak dituen arazo asko konpontzeko ekintzak lehenik norbanakoaren nahietik etorri behar direla erakusten du. Espero dut horrelakoak gero eta gehiago errepikatzea eta enpresek eta erakunde publikoek eredu hauek maizago jarraitzea.

BIBLIOGRAFIA:

GLOBALIA ETA BARCELOREN FUSIOA

GLOBALIA ETA BARCELOREN FUSIOA


Globalia espainiako lehen talde turistikoa da. Hau, beraien artean lehiatzen duten zenbait bidaia enpresek osatzen dute.
Barceló espainiar enpresa multinazionala da. Dituen hotelek eta bidaia agentziek bere sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bat bihurtzen dute. Barcelo, Globalia bezala taldeko bidaia agentzia bat da eta 23 herrialdeetan banatutako 505 bidaia agentzia ditu. Enpresa honek hainbat marka merkaturatzen ditu, horien artean, Barceló bidaiak eta Barceló oporrak daude.
Bi bidaia enpresa handi hauek akordio bat itxi dute bien arteko fusioa egiaztatzen duena, horrela turismo sektoreko enpresa handienetariko bat sortuz.
Fusioa eginez gero, sortuko den enpresa turismo sektoreko handienetariko bat izateaz gain, salmenta gehien edukiko dituen enpresa izango da turismo arloan.

Barcelo enpresak, Avoirs, B the Travel Brand, Catai, Rhodasol, Bedtoyou eta BCD travels y BCD meetings&events negozioak gehituko ditu. Globaliak aldiz, Halcon viajes, viajes ecuador, Geomoon, Travelplan, Welcome eta beste hainbat negozio gehituko ditu. Bien helburua merkataritza-establezimendu bat bera ere, ez istea da.

Fusio horren eraginez sortuko den enpresa, “Viajes el corte ingles” bidaia enpresa baino handiagoa izango da. Bi enpresa hauen fusioak 6000 langilerentzako lanpostuak emango ditu.

Gainera bi enpresa hauek bateratzeak, turismo munduko enpresa handiei konpetentzia egitea ez ezik, internet bidezko bidaia agentziei konpetentzia egitea ahalbidetuko die. Bateratze honekin, Globaliak duela denbora batetik lortu nahi duena lortuko du; bazkide baten bilaketa bidaia agentziak alde batera uzteko, hau da, konpetentzia desagerrarazteko turismo arloko enpresa handienetariko bat bihurtuz.

Iturriak: 


2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Petrolioa enpresa munduan

 PETROLIOA ENPRESA MUNDUAN

Petrolio industriaren funtsa lurra zulatuz petrolioa ateratzea da. Munduan zehar ez da toki guztietan aurkitzen, ordea, hori dela eta, petrolioa aurkitzen diren lekuak oso esplotatuak daude. Horrez gain, gaur egun gure gizartean oso energia garrantzitsu bihurtu da eta edozein enpresak aurrera egiteko beharrezkoa da. Horren bidez, plastikoa fabrikatzen da, kotxeentzako gasolina ateratzen da eta egunero kontsumitzen ditugun gauzen gehiengoa dago petroliotik aterata. Hala eta ere, energia ez berriztagarria da, horrek esan nahi du, urteekin bukatu egingo dela, beraz, hainbat enpresa eta gobernuk haren esplotazioa bultzatu dute, eta jadanik, "gerrak" sortu dira honen eraginez.

Horren adibide da 1958an Arturo Frondiziren gobernuak azaldutako petrolioaren gerra. Horien helburua, ahalik eta hidrokarburo gehien erabiltzea zen. Ordea, ez da denboran hain atzera joan behar horrelako beste egoera baten aurrean egoteko.

2000.urteaz geroztik, Ameriketako Estatu Batuak oso interesatuak egon dira Afrikako ustiatzearekin, izan ere, Afrikak lur emaritsua du.

Garai hartako Bush presidenteak gerra azaldu zion Irak eta Siriako herrialdeei. Noski, gerra horren arrazoia ez zen petrolioa arma ilegalen erabilera baizik. Hala eta ere, gerra aurrera zihoan einean, Estatu Batuak petrolioaren lehen esplotatzaile bihurtu ziren. Irakek 112 mila milio barril petrolio zituen eta Estatu Batuek oso aukera ona ikusi zuten bertan.

Baina, zergatik du Estatu Batuak horrelako interesa petrolioan?

guerra del petroleo bilaketarekin bat datozen irudiakNagusiki, gaur egun Txinarekin batera munduko potentzia bat da. Horren ondorioz, herrialdeak produzitzen duena mundu osoan zehar saltzen da. Hori aurrera eramateko energia iturri asko behar du eta azken urteetako energia iturri nagusia petrolioa izan da. Energia iturri honen bidez, ezagutzen diren produktu guztiak egiten dira: plastikozko poltsak, umeen jolasak, ordenagailuak, bolligrafoak etab, hau da, plastikoa daraman guztia. Ez hori bakarrik, kotxeentzako konbustiblea ere hortik ateratzen da. Hainbeste dira bertatik atera daiteken gauzak ordezkaezina dirudiela. Aldiz, lehenago aipatu bezala, energia ez berriztagarria da eta ezinezkoa da jakitea noiz bukatuko den. Horren harira hasi zen "gerra" hau guztia.

alternatibas del petroleo bilaketarekin bat datozen irudiakEgoera ikustita, hainbat enpresa neurriak hartzen hasi dira. Auto munduan, esaterako, gasolina erabili ordez konbustrible gisa beste energia iturri batzuk erabiltzen hasi dira, adibidez: hidrogenoa edo elektrizitatea. Alternatiba hau berritzailea izateaz gain ekologikoa ere bada (petrolioa oso kutsakorra da).  Beste enpresa batzuk plastikoaren kontsumoa gutxitzen hasi dira, adibidez, plastikozko poltsak ordez telazkoak egiten. Elektrikaren munduak ere hainabt aldaketa egin ditu. Eguzki energia ereabiltzen hasi dira edo energia heolikoa.

Ondorioz, petrolioak guk uste baina eragin handiagoa du enpresa munduan. Honek urte gutxian eduki dituen eraginak izugarriak izan dira. Hori dela eta, beharrezkoa da egoeraz konturatzea eta neurriak hartzea, noizbat energia hau bukatu egingo delako eta gizarteak ezingo duelako aurrera egin. Hori gutxi balitz, kontuan hartu behar da oso kutsakorra dela eta ahalik eta lehen txikitu haren kontsumoa lurrean izango duen eragina txikia izango dela.

ITURRIAK:
https://www.politicaexterior.com/articulos/afkar-ideas/la-guerra-por-el-petroleo-en-siria-y-en-irak/
https://es.wikipedia.org/wiki/Industria_petrolera
http://www.accionecologica.org/petroleo/politicas-petroleras/191-la-guerra-petrolera-en-irak
https://es.wikipedia.org/wiki/La_batalla_del_petr%C3%B3leo


2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena


Resultado de imagen de amazon


Amazonen energia berriztagarria


Amazonek 70 proiektu baino gehiago ditu energia berriztagarria erabiltzeko eta lehenengoa Espainian izango da, Sevillan kokaturiko eguzki plaken multzo erraldoiaren bidez. Aurreikusten da 149MW-ko energia lortuko duela.



Amazon enpresak iadanik proiektu batzuk zituen energia berriztagarriari zegokiona baina, esan beharra dago, ez duela inoiz eguzki energia multzo hain handiak erabili. Espainian energia berriztagarriei dagokienez izandako proiektu berriena izango da hau.

Plaka hauen kokapena Sevillan izango dela argitaratu dute, gutxi gorabehera 2020ean. lehen aipatu bezala 149 MW-ko energia lortuko du eta 300.000 megawatt/orduko sorrera izango du Amazon Web Servicesek (AWS) dioenez.

Enpresak honako hau komunikatu du "Este año hemos lanzado The Climate Pledge, estableciendo como meta cumplir con el Acuerdo de París diez años antes y conseguir neutralizar nuestras emisiones de carbono para 2040”. Parisekin egindako akordioa karbonoaren isurketa murriztea izan zen eta iadanik bidean daude 2024erako %80-eko energia berriztagarria erabiltzea eta 2030erako %100-a.

Amazonek helburu hauek sustatzeko web-orri bat egin du nun informazio ugari eskaintzen duen karbonoak izandako arrastoen inguruan. Orain dituzten helburu, proiektu eta inbertsio berrien oinarria Amazonek izango duen helburuan oinarritzen da eta lortu nahi dutena da bidalketak egiterako garaian ahalik eta karbono gutxiena erabiltzea da. 

Resultado de imagen de amazon energia renovable

Hau guztia esan eta gero, nere iritzia proiektu honekiko positiboa da, izan ere, energia berriztagarria erabiltzean aurrerapauso izugarriak ematen ditugu kutsaketei dagokionez. Gainera, Amazon bezalako enpresa handi batek horrelako proiektuak aldarrikatzen dituenean jendea bultzatzen du kutsaketetan ere modu batean zein bestean laguntzea, hau da, Amazonek energia berriztagarria erabiltzen badu, bertako bezeroak ere energia berriztagarri hori erabiliko dute eta gainera, iragarki hauek ikusi eta gero biztanleria zein gainerako enpresak bultzatu ditzakete horrelako proiektuak gauzatzera.


2019(e)ko abenduaren 8(a), igandea

Beste mota batzuetako enpresak



IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENPRESAK

Zer dira laneratzeko enpresak?
Laneratzeko enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira, eta gizartean baztertuta edo desabantailan dauden eta lan-merkatuan hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsona langabeei laguntza ematea eta gizartean eta lan-munduan txertatzea dute xede.



Historia

Gizatea, Euskadiko Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Elkartea, 2007. urtean sortu zen lanertazeko enpresek aurrean dituzten erronkei taldeka eta eraginkortasunez aurre egin diezaieten, sektorea hobetzeko eta sendotzeko, elkarren arteko lankidetza sustatzeko, eta erakunde publikoen eta gizarte osoaren aurreko hizketaldia errazteko.

Gizatea sektoreko erakunde ordezkari erreferentea da Euskadin. 40 enpresa daude bertan, 1.204 laguni ematen die lana, eta horietatik 777 (%65) laneratzeko prozesuan dauden pertsonak dira. Laneratze-tasa oso altuak dituenez –2018an, %66–, argi dago tresna eraginkorra dela lan munduan sartzeko behar konplexuak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko. 




Nire ustez horrelako empresa gehiago behar ditugu gaur egun, oso garrantzitsua iruditzen zait beraien lana, izan ere, laneratzeko enpresak giza, gizartea eta atea kontzeptuak bateratzen ditu. Horrela, gizartzeratze enpresek partehartzerako eta gizarte integraziorako sarbidea ahalbidetzen duten funtzioa adierazten dute.



Adibide moduan, Gureak enpresari buruz hitz egingo dizuet, baina horrelako empresa gehigo badaude, esaterako, ONCE, INTEGRA, etab.

Hasteko, Gureak Desgaitasuna duten pertsonen laneko inklusioan konprometitutako empresa taldea da. Lan egonkorra sortzeaz gain, ekintza lehikorren bidez ibilbide profesionalak diseinatzen dituzte. 1975an sortuzen.

Merkatu profesionaletan gogor lehiatzen dute, laguntza behar duten pertsonen lan-garapenari lehentasuna emanez. Horrela, inklusioko enpresa-eredua egonkortu dute, gaur egun Europan erreferente dena.

Helburua:

Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak.

GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu.




 ADIMEN URRITASUNA: 29.1

DESGAITASUN FISIKOA: 26.41

ZENTZUMEN DESGAITASUNA: 6.96

GAIXOTASUN MENTALA: 19.97


DESGAITASUNIK GABE: 17.53




Beraien BALIO PROPOSAMENA

Desgaitasuna duten pertsonen laneko inklusioan konprometitutako empresa taldea dira. Lan eginkorra sortzeaz gain, ekintza lehiakorren bidez ibilbide profesionalak diseinatzen dituzte.

Gaur egun, Gureaken 6000langile baino gehigo daude lanean, eta sektore askotan parte hartzen du.



Azkenik, beraien lana eskertu behar diegu eta aukerak eman behar dizkiegu, izan ere gure laguntzarekin, ikasi dezakete eta guk bezala, beraien baldintzekin lan egin dezakete.
Gu izan behar gara beraien baldintzetara egokitu behar garenak ez beraiek geurera, ateak ireki behar dizkiegu, gauzak nola egiten diren erakutsi, pazientzia izan eta denbora eman behar diegu. Beraiek ez dira desgaitasuna duten pertsonak, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak baizik.




Iturriak: https://www.gureak.com/es/a-empresas/fundaciones-y-participadas
                
                 http://www.gizatea.net/eu/