2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

GIZON BAT AURDUN


Duela egun pare bat izeba etxera etorri zen bazkaltzera, duela gutxi nire lehengusina txikia jaio da eta. Baina ez zegoen pozik bat ere ez, lanetik bota behar omen diotelako.

Kontua hurrengoa da, duela 10 hilabete aurdun gelditu eta 8 hilabete geroago baja hartu behar izan zuen, ezin zuelako lanean jarraitu, bere enpresarentzat, hori, gastu bat zen eta ezin zioten soldata mantendu, beraz kalera botatzeko asmoa zuten. Epresak ba du horrelako legeren bat hori egiten baimentzen ez duena. Orain lanera itzultzeko prest zegoela, nahiz eta ez betiko moduan, 15 egun barru bere gauzak jasotzeko eta berriro ez itzultzeko esan diote.

Egia da gizon eta emakumeen artean beti egon direla ezberdintasun ekonomiko handiak soldata kontuetan, eta egia da gizonezkoak ezin direla aurdun geratu eta baja hartu.

Emakumeek gizonek baino %20 gutxiako kobratzen dute lan-postu eta lan-ordu berdinengatik. Gainera, askotan, ez zaie posturik altuenetara iristen uzten. Gainera, lana bilatzerakoan, orokorrean, emakumeak zailagoa izaten dute.

Baina aurdunaldiaren kasua eguneroko kontua da, ez da horrelako gauza bat gertatzen den lehenengo aldia, ezta azkenekoa ere ez, baina zer gertatuko litzeteke gizonezkoak  eurdun egoteko aukera izango balute? Aurdunaldiaren 9 hilabetetan zehar emakumeak ia 8 egin ditzake lan (lanaren eta egoeraren arabera) eta 8. hilabetetik umea jaio arte etxean egon beharko du, eta hori ezin du gizonezkoak egin, baina gero "baja por maternidad" ezagutzen den hori, ez du zergatik emakumearen esku geratu behar, ez da bakarrik bere ardura. Gizonak "baka por paternidad" hartzeko kasuan zer gertatuko litzateke? Lanetik botako zuten? Utziko zioten baja hori hartzen?

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

ENPRESAK GU KONTROLATZEN GAITUZTE.

Moda!

Zer da moda? Moda enpresek asmatzen duten arropa aldaketa da. Arroparen merkatua oso zabala da, klasean ikusi izan dugun bezala Amancio Ortegarekin, enpresak etekinak ateratzea du funtzio nagusia bezala.

Modak fase ezberdinetatik pasatzen da urtean zehar, baina fase horiek enpresek  hasten dituzte. Adibidez, udaretako edo neguko beherapenetan enpresen jokaera oso deigarria eta nabarmena da.

Deskontuetan badirudi enpresek arroparen prezioak jaisten dituztela, beraien ezagunean pertsonak arropa berritu eta “modan” joan nahi dutela dago, baina ezin dute edo ez dute hainbesteko diru kantitatea beraien apetan xahutzeko. Ondorioz, prezioak jaisten dituzte, eskaera handituko dela dakitelako eta beraz etekin gehiago lortuko dituzte. Baina pentsatu izan al duzue noizbait arropak beherapenetan daukaten prezioa benetako prezioa dela? Eta beherapenetan ez daudenean, daukaten prezioa puztutako prezioa dela?

Hau da, demagun kamiseta bat erostera zoaztela Apirilean (beherapenik ez dagoen hilabete bat), Stradivariusera zoazte eta kamiseta horren prezioa 26'47€tan dagoela ikusten duzue. Ondoren Uztailean (beherapen hilabetea) itzuli egiten zera kamiseta berdinaren bila eta 12’99€ balio du. Prezio baxuagoa izango du, baina agian Uztailean kostatzen duena benetako kostua izango da eta Apirileko puztuta dagoena izango da.


Esan nahi dudana: azkenean gu enpresen menpe gaudela da. Enpresek gurekin jokatzen dute, gizakia abariziaz betetako pertsona bat dela dakitelako eta beti izan nahiko du besteak baino hobeagoa. Zertarako behar ditugu ehunka kamiseta, azken finean datorren urtean gehiago erosiko baditugu?

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Multinazionalen arriskuak




MULTINAZIONALEN ARRISKUAK



Gaur egun, lehen mailako gizartearen zati oso handi batek, ia gehienek, kontsumitzen dituzte multinazionalen produktuak, hau da, Colca-Cola, Mc Donalds, Burguer King eta horrelakoak. Merkeak eta azkar jatekoak dira, eta hori jendeari gustatu egiten zaio.
Baina enpresa multinazional hauek ez dira ain onak, eta ingurumenerako arriskutsuak diren munduko 10 multinazionalen artea daude, eta gehienek denuntziak jaso dituzte horrexegatik. Gazte kolektiboak, adibidez, esan zuen Nestlé eta Pepsi bezalako enpresak ingurumena arriskuan jartzen dituzten praktikak erabiltzen dituztela.




Coca-Colari dagokionez, “kapitalismoaren esnea” ere deiturikoa, herrialde desberdinetan jaso ditu demandak kontaminazioagatik eta praktika laboral arriskutsuak erabiltzeagatik. 
Edari honek litro bukatu bakoitzeko hiru ur litro erabiltzen ditu, eta sobraturiko ur zikinak leku babestuetan uzten dituzte, Colombian gertatu zen bezala.



Mc Donaldsek ere bere arazoak ditu. Urtero milaka haurrek kontsumitzen dituzte deforestazioaz arduratzen den enpresa bateko produktuak. Esplotazio laborala ere praktikatzen dute. Enpresa honek eskaintzen dituek produktuak, bai hanburgesak eta nuggetsak inguru artifizial batean heziak izan diren animalietatik datoz, eguzkiaren argia ikusi ez dutenak. 

Datu hauetatik nik ateratako ondorioa da ingurumena errespetatzen ez dutenek kontrolatzen dutela mundua, eta gutako gehienek jakin arren, haien produktuak kontsumitzen jarraitzen dugu. 

Manga



MANGAK

Denok ezagutzen ditugu mangak (Japoniar komiki modukoak), eta agian hobeto, animeak (mangen animazioak). Japonian sortuak dira, baina hain arrakastatsuak non Espainiara eta beste herrialde askotara zabaldu den.

Anime: Manga:
Gif2parapost-1.gif130.jpg


Mangak Japonian oso garrantzitsuak dira arlo kulturalean zein ekonomikoan. Mangak asko saltzen dira, bai Japonian bai beste herrialdeetan ere, eta salmenta handiak dituztenak, manga arrakastatsuak, animera moldatzen dituzte, eta haien pelikulak sortu ere behinik-behin.


cosplay_1.jpgHorrez gain, manga eta animeen fan handienentzat pertsonaien figuritak, posterrak, jolasak etab ere merkaturatzen dituzte. Japonian oso ohikoak dira, baina Espainian ez hainbeste. Espainian egun eta leku finko batzuetan “exposizio manga” deiturikoak egoten dira, eta han egoten dira produktu horiek, hainbat aktibitateez gain. Exposizio hauetara jende asko mangetako pertsonaiez mozorrotuta joaten dira, eta horri “cosplay” egitea deitzen zaio. Mozorroak erosteko oso garestiak dira, errez joaten dira 80 eurotik 150 eurora edo gehiagora, eta horrenbestez jende askok bere mozorroak josten ditu. Eta ez hori bakarrik, badago jendea “cosplay” egiteaz bizi dena ere; bere mozorroak egiten dituzte eta exposizio hauetan konkurtsotara aurkezten dira, eta irabazle gutxi batzuk patrozinatu egiten dituze eta europan zehar ibiltzen dira exposizioz-exposizio.


japanese-anime-CODE-GEASS-font-b-Lelouch-b-font-font-b-cosplay-b-font-costume-for.jpg












Beraz, mangaren mundua ez dira mangak eta animeak bakarrik, ugari atal gehiago ditu, eta Japoniarako irabazi ekonomiko haundia suposatzen du. Eta ez bakarrik Japoniarentzat, mugimendu mundiala ere kontsidera daiteke.

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

"HUTSUNE LEGALAK"

Gaur egungo Espainiako krisia dela eta, inbertsio ekonomikoek behera egin dute nabarmenki. Hori kontuan harturik, egoera larria dela eta okerrera egin dezakeela ondorioztatu dezakegu eta beraz, konponbide bat bilatu behar dela.


Beraz, nire aburuz, ez legoke batere gaizki enpresa handiek, txikiagoak diren enpresekiko eta independenteki lan egiten duten horiekiko dituzten abantailak murriztea, era honetan, txikiagoak direnek hazteko aukera handituko direlarik.


Gaur egungo Espainiako krisia dela eta, inbertsio ekonomikoek behera egin dute nabarmenki. Hori kontuan harturik, egoera larria dela eta okerrera egin dezakeela ondorioztatu dezakegu eta beraz, konponbide bat bilatu behar dela.


Kontuan izanda,  oso zaila dela hasi berri den langile autonomoa izanik, merkatuan sartu eta arazorik gabe aurrera egitea. Izan ere, legeak horrela zehazten duelako, autonomoki lan egiten dutenek ordaindu beharreko zergak proportzionalak dira; era berean, enpresa handienena. Aitzitik, ezin dugu ahaztu enpresa handiek soldata altuko aholkulariak dituztela eta beraz, txikiagoak diren enpresekiko abantaila handia daukatela. “Laguntzaile” hauek, Espainiako ekonomiaren egoera zein den dakite, eta legeak primeran ezagutzen dituzte eta beraz, modu legalean, iruzur egiten diote legeari, "hutsune legalak" ezagutzen baitituzte. Horren ondorioz, enpresa txikietako langileek, handiagoak direnekiko beldurra sentitzen dute, hauengandik “janak” izango direla ikusten baitute, horregatik, merkaturatzen diren enpresa txikien kopurua murriztua da, batez ere krisi garaietan.

         Hori horrela denez, ulergarria da oso, jendeak beldurra sentitzea enpresa berriak sortzeko  orduan. Merkatuan berria izanik, aurrera eramateko egin beharreko inbertsioak handiak baitira eta ordaindu beharreko zergak beste horrenbeste.

          Beraz, nire aburuz, ez legoke batere gaizki enpresa handiek, txikiagoak diren enpresekiko eta independenteki lan egiten duten horiekiko dituzten abantailak murriztea, era honetan, txikiagoak direnek hazteko aukera handituko direlarik.

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

MUNDUA, JABETZA PRIBATUA?

Gaur egun, mundua geroz eta kutsatuagoa dago, kanpo zein barne eragileen ondorioz. Izan ere, denboraren poderioz, munduarekiko errespetua galtzen ari da, eta honek arazo larriak ekarri ditu jada. Horietako bat airearen kutsadura izan daiteke.  Gertakari hau, oso barneratua daukagu, eta behar bada, ez diogu merezi duen garrantzia ematen. Tamalez, gertakizun hau areagotzen ari da; Europa ekialdean, badago aire garbia erosten duen jendea, hango kutsadura izugarria denez behartuak sentitzen baitira. Kontziente ez garen arren, arazo hau geroz eta zabalduagoa dago eta lehenbailehen konponbide azkar eta eraginkor bat jartzen ez badugu, ezingo dugu aurrera jarraitu edo biziraun aire bonbonarik gabe.




Gezurra badirudi ere, orain dela urte batzuk, uragatik, hau da, iturrietatik musu-truk lor zenezakeen likidoagatik ordaintzea  pentsaezina zen. Gaur egun, ordea, ez da bat ere ezohikoa familiek botilako ura erostea bere eguneroko bizitzarako; ura edateko oso ohikoa egiten zaigu dendetan botilak erostea. Esan beharra dago, gainera,  ur botilak saltzen dituzten enpresek askotan egin izan dituztela iturriko uraren aurkako kanpainak; munduko herritar guztiek entzun dute noizbait iturriko ura purifikatzeko erabiltzen diren kimikoen kaltegarritasuna. Beraz, munduak egoera honetan jarraitu ez gero, hurrengo pausoa, urarekin gertatu den bezala, airea kapitalismoaren menpe gelditzea izango da.  

Askotan, urarekin gertatu den bezala, eta martxa honetan, airearekin gertatuko den bezala, hasiera batean libreak diren ondasunak, jabetza pribatuko ondasunak bilakatzen dira. Gertakari edo fenomeno honen alderik okerrena, arazoa guk bultzatzen dugula da, gure esku baitago munduaren kapitalizazioa.

Industria farmazeutikoak kontrolatuta gaitu

Teknika biomedikoen hazkuntzak eta haien garapenaren bizkortzeak biologiaren (kontsumismoa sustatzeaz gain, gizakiak kontrolatzeko baliabide berrien bilaketara zuzendua dagoena) aldaketa esanguratsu batekin mehatxatzen ari da gizartea.

Industria farmazeutikoa, gaur egun egituratuta dagoen moduan, petrolioaren eta kimikaren industria menderatzen zituzten korporazio ahaltsuetatik sortu zen, haien etekinak areagotzeko eta etekin handiagoak ekarriko lituzketen inbertsio berriak burutzeko. Korporazio boteretsu hauek mundu osoko osasun-sistema kontrolatzeko helburuarekin antolatu ziren; hasiera batean, lehen mundu kapitalistan kokatu ziren, biztanleriak medikamentu gehien berehala kontsumitu zezakeen tokian eta, gero, gainerako herrialdeetan, HIESa bezalako plagak bihurtu diren epidemiak eraginez.

Gaur egun ere, giza gorputza eta haren osasuna, etekinak eta boterea lortzeko baliabideak bihurtzen dira industria farmazeutikoarentzat, eta hala ere, osasun publikoan inbertitzen dutela justifikatzen dute. Konpainia farmazeutikoek, haien diruzalekeria lehenetsiz, pertsona asko hainbat medikamentu eta tratamenduren eraginpean jarri dituzte, akuri (cobaya) moduan erabiliz. Gainera, prozedura iruzurtiekin efikazia zalantzagarrizko eta arrisku handiko produktuen erabilera inposatu dute. Nolanahi ere, garaile atera dira pertsona kaltetuek jarri dizkieten auzietatik.

Egoera honetan, gaizki ateratzen direnak pentsiodunak dira, ekoizle moduan gauzaezak izanda, industria honen bezero hoberenak bihurtzen baitira, haien bizitzak txertoei (umeek bezala) eta anbulatorioko bisitei eskainiz.

Osasun-sistema hau bizitzaren “medikalizazioan” oinarritzen da eta, aldi berean, “medikalizazioa” gaixoak medikamentuen mendera erortzean oinarritzen da. Kategoria horrek, gaixoenak, geroz eta izaki bizidun gehiago bildu nahi ditu. Gizakien eta baita animali eta landareen botikekiko mendekotasun horrek, botika horiek ekoizten dituzten enpresak aberatsak eta boteretsuak diren mundu-korporazioak bihurtu ditu.

Azken finean, nire ustez, industria farmazeutikoak (ongizate- eta osasun-sistemaren izenpean) mundu osoa guztiz “gaixotu” du diruzalekeria hutsagatik.