2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

GIZON BAT AURDUN


Duela egun pare bat izeba etxera etorri zen bazkaltzera, duela gutxi nire lehengusina txikia jaio da eta. Baina ez zegoen pozik bat ere ez, lanetik bota behar omen diotelako.

Kontua hurrengoa da, duela 10 hilabete aurdun gelditu eta 8 hilabete geroago baja hartu behar izan zuen, ezin zuelako lanean jarraitu, bere enpresarentzat, hori, gastu bat zen eta ezin zioten soldata mantendu, beraz kalera botatzeko asmoa zuten. Epresak ba du horrelako legeren bat hori egiten baimentzen ez duena. Orain lanera itzultzeko prest zegoela, nahiz eta ez betiko moduan, 15 egun barru bere gauzak jasotzeko eta berriro ez itzultzeko esan diote.

Egia da gizon eta emakumeen artean beti egon direla ezberdintasun ekonomiko handiak soldata kontuetan, eta egia da gizonezkoak ezin direla aurdun geratu eta baja hartu.

Emakumeek gizonek baino %20 gutxiako kobratzen dute lan-postu eta lan-ordu berdinengatik. Gainera, askotan, ez zaie posturik altuenetara iristen uzten. Gainera, lana bilatzerakoan, orokorrean, emakumeak zailagoa izaten dute.

Baina aurdunaldiaren kasua eguneroko kontua da, ez da horrelako gauza bat gertatzen den lehenengo aldia, ezta azkenekoa ere ez, baina zer gertatuko litzeteke gizonezkoak  eurdun egoteko aukera izango balute? Aurdunaldiaren 9 hilabetetan zehar emakumeak ia 8 egin ditzake lan (lanaren eta egoeraren arabera) eta 8. hilabetetik umea jaio arte etxean egon beharko du, eta hori ezin du gizonezkoak egin, baina gero "baja por maternidad" ezagutzen den hori, ez du zergatik emakumearen esku geratu behar, ez da bakarrik bere ardura. Gizonak "baka por paternidad" hartzeko kasuan zer gertatuko litzateke? Lanetik botako zuten? Utziko zioten baja hori hartzen?

1 iruzkin:

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.